|
|
Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Haize-boladak kalean harrapatzen bazaitu, ez ahaztu txamarra hartzea; bestela katarroa hartuko duzu, zalantzarik gabe. Gogoan izan: txamarra ahaztu eta katarroa hartu!
|
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Bada garaia bideo-jokoak alde batera uzteko; bestela, ez zaizu buruko mina kenduko. Hartu liburu bat eta ondo pasa!
|
|
|
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Amodioa pil-pilean egongo da zure bizitzan. Maitemintzeko garai ona da; ondokoari begiratu, eta konturatuko zara... zenbat aukera dituzun!
|
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Denetatik jan beharko duzu indartsu eta osasuntsu egoteko. Sartu haragia, arraina, fruta eta barazkiak zure erosketarako saskian, eta on egin!
|
|
|
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Azken bolada honetan oso aspertuta eta bakarrik sentitzen bazara, jolas ezazu zure lagunekin, horretarako baitaude lagunak.
|
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23)
Olentzeroren itxura eduki nahi ez baduzu, ez jan hainbeste goxoki eta litxarreria. Bestela, kupela puztuko zaizu eta oparirik ez da egongo kupel barnean...
|
|
|
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Otsaila ez da izan zure hilabetea. Ez kezkatu, martxoak ustekabe bat ekarriko dizu; zerikusi handia izango du zure familiak horretan.
|
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Neguan ez jan izozkirik, beharbada zure burua izoztuko da eta. Gainera, memento ona izango da izugarrizko ideiak mamitzeko. Eutsi ideia horiei!
|
|
|
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Pailazokeriak egiten badituzu, haietariko bat zarela pentsatuko dute zirkuko pailazoek, eta hala bada… zirkuan geratuko zara bizitzen!
|
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Dirua patriketan ez zaizu faltako. Lagunekin jolasten aritzeko aukera ugari baita eskolan ikasteko ere. Zure lanaren etekina berehala nabarituko da zure emaitzetan. Ikusiko duzu!
|
|
|
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Akaso egunen batean gorotza zapalduko duzu, eta, hori gertatuz gero, joan arin loteria erostera, agian tokatuko zaizu eta. Zorte on!
|
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Orain negua da. Elurra egiten badu, panpinak eta elurrezko bolak egin. Aprobetxatu, negua azkar pasatuko da eta!
|