euskaraz.net
Segurtasuna

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 80 2006/04 »  Segurtasuna



Donostia auzoka

Prebentzioa, segurtasuna, arriskua, higienea, arreta… zer ote da hori guztia?





Kaixo, irakurleok!!! Hemen gaituzue berriz ere, Egiako Aitor ikastolako 6. mailakoak. Gaur, berri on bat dakarkizuegu. Ez dakigu jakingo duzuen Arretaz.net zer den. Bi hitzetan saiatuko gara azaltzen.
Dakarkizuegun berri ona hauxe da: lehiaketa batean parte hartu genuen, eta lehen saria lortu dugu.

“Arretaz.net” zer den edo zer-nolako lehiaketan parte hartu genuen jakin nahi izango duzue, zer lan mota aurkeztu genuen… Bada, tira! Oraintxe doakizue azalpena.

Arretaz.net

Arretaz-ek segurtasunerako eskola lehiaketa antolatu zuen. Ekimen horrek Osalanen (Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) laguntza dauka, eta haren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako ikasleak “laneko arriskuen prebentzioaren arloan trebatzea eta sentsibilizatzea”.

Guk, 3. zikloko 6. mailakook, hiru aldizkari aurkeztu genituen. Aldizkari bakoitzak “Laneko Arriskuen Prebentzioaren” atala landu zuen: ergonomia, segurtasuna eta higienea.
Ergonomia

Ergonomia da, edozein lan hobe egiteko, tresna edo material baten eta haren erabiltzailearen arteko egokitasuna bilatzen duen teknologia praktikoa eta diziplinartekoa. Eskolan, adibidez, besteak beste, mahai eta eserlekuen berezitasunak, orriarekiko distantzia, idazgailu motak… kontuan hartu behar ditugu.

- Ondo eseri behar dugu, bestela, gure bizkarrezurra…

- Kontuan hartu motxilan zenbat pisu daramagun!

- Eskailerak nola igotzen ditugu? Nola jaisten ditugu? Ez ahaztu behar den bezala igo eta jaitsi behar ditugula!

Higienea

Higienearen arabera, berriz, eguzki erradiazioetatik babestu beharra dago, krema emanez, betaurrekoak jarriz…

Eta ez ahaztu ere erne ibili behar dugula “produktu toxikoekin”; bestela, esaera zaharrak dioen bezala… “gaitza lapur isila”

Gaitzak isil-isilik lan egiten du.

Eta, askotan, uste baino lehen hil ohi du jendea

Niri “petak” ez dit ezer egiten!!!



Segurtasuna

Eta, bukatzeko, segurtasuna. Horren arabera, lan edo ekintza jakinetan behar diren babes tresnak eta segurtasun ikurrak ezagutu, onartu eta behar den bezala errespetatu eta erabili behar ditugu.

- Zein ondo dakizun bizikletan ibiltzen!!! Baina ez al duzu uste zerbait falta zaizula?

Zer izango ote da falta zaiona?

Beno, lagunok! Badakizue arriskuak edonon egon daitezkeela. Beraz, ahal den neurrian saia zaitezte zuen prebentzio neurriak abian jartzen.

On izan eta…ondo bizi, bizitza bakarra dugu eta.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena