euskaraz.net
Albiste laburrak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 80 2006/04 »  Albiste laburrak



Berri on

Esperantzari leiho bat ireki diogu; haizeak bakea dakar



2006ko martxoaren 22an, armak isildu ziren Euskal Herrian. Antza denez, politikariek lortuko dute aspalditik itxaroten genuen bakea. Telebistakoek kalera jo zuten, jendeari iritzia eskatzera. Gehienek bizkarra eman zieten kazetariei. Beste batzuek, berriz, su-etenaren berria ospatu zuten.

Baliteke noizbait armak berriro esnatu eta eraso egitea, baina bakea nagusituko den esperantza dugu. Hala bada, zorionak!


Altza ikastetxeko 5. B mailako gela.



105 urteko aitona neska-lagun bila
105 urteko gizon txinatar bat neska-lagun bila hasi da Internet bidez. Gong Duoruo-k 50 urte baino gutxiagoko bikotekidea nahi du ordea, hori da neskak bete behar duen baldintza bakarra. Aitona horren istorioa Txinako egunkari guztietan agertu da, eta jada, txinatar guztiek ikusi dute aitona ordenagailu aurrean. Zhang izeneko erizainak erantzun dio Gong-i; eta, bera bikotekide aproposa izan liteke, 50 urte baititu.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena