Berri on
|
Gizon bat denda batean sartu, eta zera esaten dio dendariari:
- Egun on, andrea. Ba al daukazu komuneko paperik?
-Bai. Zein koloretakoa nahi duzu: zuria, gorria ala morea?
-Bada, niri emadazu zuria, nik neuk jarriko diot kolorea eta.
Altza ikastetxeko Eider Hurtado.
|
Nekazari batek ahateari esaten dio:
- Bihar Parisera joango gara.
Eta ahateak erantzuten dio:
- Kua!
Eta nekazariak:
- Bihar.
Ondoren, txerriarengana doa, eta hari ere esaten dio:
- Bihar Parisera joango gara.
Txerriak egiten du:
- Oin!
Eta nekazariak:
- Ez, oin ez, bihar joango gara.
Altza Ikastetxeko 5. mailako Iker.
|
Zertarako eramaten ditu ikasle batek betaurrekoak unibertsitatera?
Graduatzeko.
Lander Muñoz.
|
Gizon bat oso urduri iristen da etxera, eta esaten dio emazteari:
- Hiri honetan ba al da pinguinorik?
-Ez, zergatik?
-Bada, orduan, moja bat harrapatu dut autoarekin.
Laura Cuevas.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|