euskaraz.net
Ekologia: animalien loa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 80 2006/04 »  Ekologia: animalien loa



Ekologia

Animaliek ere lo egiten dute
Artikulu honetan, animalia batzuek lo nola egiten duten azalduko dizuegu.
Saguzaharra
A zer jarrera arraroa hartzen duten! Buruz behera zintzilik! Egunero hogei ordu lo egiten ematen dituzte, eta ez dira jatera ateratzen gaua iritsi arte. Tenperatura baxuei aurre egiteko hibernatzen dute, hartzek bezala.

Mortsa
Mortsek ur gainean lo egin dezakete, hondoratzeko arriskurik gabe, eztarrian dituzten airezko poltsa batzuei esker. Aste oso bat eman dezakete lo egiten harkaitz gainetan, bata besteari estu lotuta.

Trikua
Bizitza gauez egiten dute. Beraz, egunez lo egiten dute. Gogotsu daude martxotik urrira arte. Ondoren, hostoz beteriko gordelekuan hibernatzen dute, arantzazko bola bat balira bezala. Minutuan bitan eta hirutan hartzen dute arnasa.

Koala
Ez dute koipe askorik hartzen eukalipto hostoak janda. Horregatik, denbora luzea ematen dute erdi lotan, energia aurrezteko. Egunean 18 edo 20 ordu pasatzen dituzte erdi lo. Ondo merezia dute alfer ospea.

Lehoia
Ausartak direla ematen badu ere, koldarrak dira. Beldur handia diete beroari, euliei eta parasitoei. Horregatik, denbora gehiena itzalean, zuhaitz baten gainean edo sastraka artean ematen dute, erdi lo.
Asier Gardon eta Mikel Rankin. 6.mailakoak

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena