|
|
Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Etxean giltzapeturik sentitzen bazara, atera kalera ziztu bizian; merkealdiak hasi omen dira dagoeneko.
|
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Kontuz ibili zabu-jostetan, eta ez izan astakiloa. Edozein momentutan eror zaitezke, eta min har dezakezu
|
|
|
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Euri asko egiten badu, begira ezazu euritakoaren egoera. Zulo bat eduki dezake, eta busti egin zaitezke, hain zuzen ere
|
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Gaixorik baldin bazaude, ez izan ahoberoa, bestela sendagilea nahiz etxekoak ere haserretuko zaizkizu.
|
|
|
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Eskolako agenda erabiltzerakoan erne ibili; egunez nahasten bazara, irakasleak errieta egingo dizu, zalantzarik gabe !
|
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23)
Zure gelako aulkia mugitzen dela sumatzen baduzu, kontuz ibili, seguru puskatuta dagoela, eta, deskuidatuz gero, ipurdiko galanta har dezakezu.
|
|
|
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Dagoeneko badakizu zure herrian txokolate denda bat dagoela. Txokolate asko jaten baduzu hortzak usteltzeko arriskuan egongo zara.
|
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Ez ikusi telebista hainbeste; bestela, azkenean alferrontzi huts bihurtuko zara, eta ez duzu inoiz ezer egin nahi izango.
|
|
|
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Neska bazara, lehenengo 20 zenbaki bikoitiak batu; eta, mutila bazara, lehenengo 20 zenbaki bakoitiak. Emaitza zure adinarekin zatitzen baduzu, datorren hilabeteko egun zorteduna aterako zaizu.
|
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Hilabete honetan zorte ona edukiko duzu. Adibidez, moto bat tokatuko zaizu; baina gidabaimenik ez duzunez...
|
|
|
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18)
Igerian gehiegi egiten duzu. Laster ezkatak eta zakatzak aterako zaizkizu, eta, arrainaren itxura hartuko duzu.
|
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Jolas berri bat nahi duzu? Belarriak mugitzeko eskatuko dizu amak. Hasi, bada, entrenatzen
|