euskaraz.net
Kalean edatea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 81 2006/06 »  Kalean edatea

Iritzi-miritziak

Kalean edateko ohitura
Duela urte batzuk ez omen zen kalean edateko ohiturarik. Azken urte hauetan, ordea, ohitura hori asko zabaldu da gazteen artean.

Asteburuetan, gazteak herri eta hirietako kaleetan biltzen dira helburu batekin: alkohola edatea. Tabernetan kontsumitzea baino askoz ere merkeago ateratzen zaie.

“Megabotiloiak” sortu dira errekor berria ezartzeko asmoz: ea zenbat lagun biltzen diren... bi, hiru mila... Lehiaketa modukoak dira, eta SMS eta internet bidez zabaltzen dira deialdiak. Gazteentzat oso dibertigarria da.

Baditu, ordea, alde ez hain dibertigarriak: bizilagunek jasaten duten zarata, lo egin ezina, urduritasuna, zikinkeria (non egiten dute pixa 5.000 lagunek?). Udalaren garbiketa zerbitzuek ere ohiz kanpoko lana egin behar izaten dute. Izan ere, norbaitek egin behar du hori ere. Eta, noski, lan hori denon diruarekin ordaintzen da.

Orain “neurriak hartzeko garaia” omen dator. Udaletxeko arduradunak neurriak prestatzen ari dira eta, gero, udaltzainen lana -lan zaila- izango da neurri horiek betearaztea.

Zenbait hiritan oso politiko “kolegak” daudenez, makrobotiloiak egiteko karpak eta zenbait gune prestatu dituzte, gazteok alai eta pozik mozkor gaitezen. Bukatzeko, berriz, gurasoak: non daude gurasoak? Beharbada, elkarteetan, makroafariak antolatzen? Eta makromozkorraldi horietara joaten ez direnak? Ez dira ez argazkitan, ez telebistan ateratzen.
Altza Batxilergoko 1. maila

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena