Donostia auzoka
|
Intxaurrondo auzoan igerileku berria eraikiko dute
|
Intxaurrondo auzoan, Suistegi parkean, haur eta helduentzako udal igerilekua eraikiko dute. Oraindik ez dute lanak bukatzeko eperik jarri, baina.
Inguruko bizilagun gehienak oso pozik daude egitasmoarekin, baina beste batzuentzat igerilekua arazo bilakatu da, etxean aurrean egun duten ikuspegia galeraziko baitie eraikinak. Hona hemen bizilagun baten hitzak: “ondo dago igerilekua egitea, baina guk jasan beharko dugu eraikuntzaren zarata guztia. Eta, gainera, ikuspegia kenduko digute”. Udalak ur-kirolak bultzatzeko eraikiko du igerilekua. Eta zuk, zer diozu? |
|
Irati, Haizea eta Irene
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|