euskaraz.net
Oporraldia

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 81 2006/06 »  Oporraldia

Erreportajea

Oporraldia
Maiatzean gaude, eta laster oporrak ate joka izango ditugu.
Horrexegatik, galdeketa bat egitea bururatu zaigu.


Eta zuk, non igaroko dituzu udako oporrak?

Idoia S.

Oporrak hartzen ditugunean, eguraldi ona egiten badu, goizero hondartzara joaten naiz, eta eguraldi txarra egiten duenean, etxean gelditzen naiz lasai -lasai.

Amak oporrak hartzen dituenean, azken urte hauetan Jakara joan izan gara. Gustuko dugu hango mendietan barrena txangoak egitea. Bestela, egun osoa igerilekuan pasatzen dut.

Baina bazkaldu ondoren, ikastolako lanak egiten ditut, baita irakurri ere.

Pablo R.

Udako oporrak Chiclanan igarotzen ditut. Cadizetik 30 km-ra. Oso herri polita eta interesgarria da. Hango hondartzak oso politak dira.

Guk etxe bat alokatzen dugu, eta igerilekuan pasatzen dugu eguna. Batzuetan osaba-izebak eta aitona-amonak hegazkinez etortzen dira, asteburua gurekin pasatzeko. Gu Chiclanara joaten gara, oso gustuko dugu eta. Oso ondo pasatzen dugu.

Amaia R.

Aurtengo oporrak Cadizen igaroko ditut gurasoekin. Hotel batean egongo gara, eta otorduak kanpoan egingo ditugu. Toki berriak ezagutu nahi ditut. Nire lagunei postalak bidaliko dizkiet, poztu daitezen.

Alex J.

Uztailean, bero handia egiten duenez, Calahorrara joaten naiz nire izekorekin. Igerilekuan pasatzen dut eguna, eta, askotan, parrillan erretako jakiez gozatzen dugu.

Abuztuan Tarifara joaten naiz nire osabarekin, eta itsasoan, ur azpian ibiltzen gara. Gero, Aste Nagusiko ja-ietarako, Donostiara etortzen naiz eta primeran pasatzen dut.

Amaia G.

Uda honetan Menorkara joateko asmotan gaude. Nire sendikoekin joango naiz. Menorka uharte bat denez, bidaia itsasontziz egingo dugu, Bartzelonatik aterata.

Nire lagunekin udalekuetara joatea gustatuko litzaidake, baina oraindik ez gara ados jarri, eta ez dugu erabaki nora joan.

Iñaki I.

Urtero bezala, udako oporrak Malagan igaroko ditut. Igerilekuan e-goten naiz, kirola egiten dut... baina gehien gustatzen zaidana, gauero bertako lagun guztiekin kalean egotea da. Udako oporrak iristeko irrikitan nago.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena