euskaraz.net
Ikasleak idazle

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 81 2006/06 »  Ikasleak idazle

Ikasleak idazle

Eskerrak
Ama:

Egunero, esnatzean, zuk bizitza eman didazula pentsatzen dut. 1992ko ekainaren 6a, zuk eta nik lehenengo aldiz elkar ikusi genuen eguna.

Badakit nigatik bederatzi hilabete pasatu zenituela kili-kolo, baina nik uste dut ona izan dela. Ez dakit zuretzako ona izan den.

“Ea ba, bultza” , esaten zuen erizainak; zuk ezin zenuen, baina azkenean atera egin nintzen. Hortik hamabost egunera aita iritsi zen. Ni ezagutu ninduen, eta txinatar begiak nituela esan zuen, baina gustatu zitzaizkion.

Jaio nintzenean, hamahiru urte zituen semeak, nire anaiak. Harekin ere gorriak pasatu zenituen... eta aita ere, bitartean, lanean zegoen. Horregatik, biok zure lana eskertu behar dizugula pentsatzen dut.

Ondoren, hazteko garaia iritsi zen, eta aitak eta biok hor egon zineten ni ondo hezteko. Orain ikasketa garaia da, eta zuen lanik gabe, ezin izango genuen gure nahia bete. Horregatik, zuek egunero jo eta ke ari zarete. Zuk, ama, ez duzu inoiz lanean huts egiten, zure lanak egunero joateko eskatzen baitizu. Ekaineko proiekturako prestatzen ari gara, eta horrek hilero ordainketa bat eskatzen du.

Zure zahartzaroan, nik dudan onena emango dizut: alegia, zuk eman didazuna eta gehiago itzuliko dizut.

Musu asko. Zure alaba txikia.

Maria


Kaixo, alaba maitea:

Egunero, esnatzean, zuk zoriona ekarri zenidala pentsatzen dut. 1992ko ekainaren 6an ikusi zintudan lehen aldiz, eta emakumerik zoriontsuena egin ninduzun.

Egunero, esnatzean, zu ikustean edo oroitzean, lanera joateko gogoa pizten zait.

Triste nagoenean, zure maitasuna eta bizitzan aurrera egiteko indarra ematen dizkidazu.

Zure esperoan haurdun nengoenean, gauza asko igaro zitzaizkidan burutik. Adibidez: mutila ala neska izango ote zinen, nolakoa izango zinen, atsegina edo zakarra izango zinen, etab. Baina gauza batez ziur nengoen: egun batean, nik zuregatik egin nuen guztia eskertuko zenidala.

Nik eta zure aitak eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuri eta zure anaiari, bizitza osoan gertatu zaizkigun gauzarik ederrenak zaretelako. Gutun honen bidez, beraz, gure eskerrik beroena, ematen diguzuen maitasunarengatik.

Musu asko.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena