euskaraz.net
Filmak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 81 2006/06 »  Filmak



Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra

Ice age 2, el deshielo

Zuzendaria: Carlos Saldaña
Aktoreak: Denis Leary, John Leguizamo, Ray Romano, Drea De Mateo eta Queen Latifah
AEB, 90 minutu Mota: animazioa

Izotza urtzen ari da, eta Antartikako animaliek handik alde egin behar dute, egurrezko itsasontzi batean. Bidaian, Manik eta Diegok, Perezoso-rekin batera, beste mamut bat ezagutzen dute. Hala ere, hainbat arazori aurre egin beharko diete. Film honek animalia xelebre batzuen istorioa kontatzen digu. Adin guztietarako aproposa iruditzen zaigu, baina, batez ere, hamabi urtetik beherakoentzat. Oso dibertigarria da. Anima zaitezte, eta ikusi!



La niñera mágica

Zuzendaria: Kirk Jones
Aktoreak: Emma Thomson, Colin Firth
Britainia Handia, 97 minutu Mota: komedia

Gizon bat alargun geratu da, eta zortzi seme-alaba ditu: Brown, Simon, Tora, Eric, Lily, Christianna, Sebastian eta Aggy. Behin eta berriz, aitak zaintzaileak kontratatzen ditu, haurrez arduratzeko. Oraingoan etxera etorri zaien zaintzaileak, magia egiten du, eta bost ikasgai irakatsiko dizkie zintzoak izaten ikasteko. Gure iritziz, oso dibertigarria da film hau. Adin guztietarako egokia dela iruditzen zaigu. Arratsalde alaia igaro nahi izanez gero, aukera paregabea duzue!



Bajo cero

Zuzendaria: Frank Marshall
Aktoreak: Bruce Greenwood, Paul Walter
AEB, 100 minutu Mota: abentura

Melbour basean, Catye, Jerry, Cook eta Andy bizi dira. Doktore bat etorriko zaie meteorito baten bila. Jerryk eta doktoreak zenbait istripu izango dituzte bidaian, eta atzera egin beharko dute, ekaitza dela eta. Antartikatik alde egiten dute, beren zakurrak han utzita. Jerryk ezin du lorik egin, eta Antartikara itzultzeko ahaleginak egingo ditu. Lortuko al du? Film hau denei gomendatzen dizuegu. Polita da, interesgarria, eta misterio kutsua ere badu.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena