|
|
Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Etxean baldin bazaude eta kanpoan eguzkia dagoela ikusten baduzu, atera, baina lehenengo eguzkitarako krema jarri.
|
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Eskolan asko ikasten baduzu eta lanak ongi egiten badituzu, oporretan ez duzu etxerako lanik izango.
|
|
|
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Soinu lasaigarriak entzuten badituzu, txoriak izango dira! Pozik egongo zara, nahi duzuna egiteko aukera izango duzu eta.
|
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Izozki bat erosten baduzu, azkar jan. Eguzkitan urtu egingo zaizu bestela..
|
|
|
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Begiko duzun futbol taldeak galtzen badu, lasai egon. Jarraitu animatzen, hurrengoan irabaziko du eta.
|
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23)
Eskolan zaudela bero handia egiten badu, eta irakasleak ez badu leihoa ireki nahi, eman krema hidratantea aurpegian.
|
|
|
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Hobeto irakurri nahi baduzu, utzi telebista ikustearii, eta hartu liburu on bat.
|
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Kontuz hondartzan! Gerta liteke karramarro bat agertu eta behatz batean kosk egitea.
|
|
|
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Zirkura joaten bazara, ondo portatu. Bestela, barre egingo dizute bertako hienek.
|
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Hondartzan bazaude eta itsasbehera badago, ez geratu lo. Bestela, itsasgora etortzean, busti egingo zara eta zure gauzak olatuak eramango ditu.
|
|
|
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18)
Hondartzara joan behar baduzu, ez gehiegi jan. Bestela, ezin izango zara lurretik altxatu. Ez ahaztu toalla eramatea.
|
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Egunen batean Aquariumera joaten bazara, ez sartu eskua pirañen ontzian, gose daudenean kosk egiten omen dute eta.
|