euskaraz.net
Iritzia: atzerritarrak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 82 2006/11 »  Iritzia: atzerritarrak

Iritzi-miritziak

Ez dezagun gizarte paraleloa sortu
Atzerritarrekiko mesfidantza eta beldurra ez dira jaiotzetik ditugun sentipenak, indarrez barneratu ditugun baloreak baizik. Batzuetan kontzienteki, beste batzuetan, ordea, konturatu gabe. Komunikabideak jabetzen dira duten botereaz, eta, askotan, horri etekina ateratzen diote.

Ez ditugu zuzenean ezagutzen, baina badakigu “nolakoak diren” eta “gauza txarrak” egiten dituztela. Hori da guri esaten digutena, baina ez dugu hori egiaztatzeko ahaleginik egiten, eta, artalde baten antzera, esaten diguten guztia sinesten dugu.

Atzerritarren beldur gara, delinkuentziaren beldur. Datuen arabera, euskal herritarren %70 etorkinak etortzearen aldekoa da, lan zailak egiteaz gain, jaiotza tasak igotzen baitituzte. Datuak objektiboki aztertuz gero, presoen %20 atzerritarrak direla ikus daiteke; izan ere, delitu bat eginez gero, zailagoa izaten da hura kanporatzea. Hortaz, pentsa dezakegu, badutela delituak egiteko arrazoirik, baina ez da hala; ez daude paradisuan, familia ez dute ondoan, baztertuta daude, etab. Zergatik sortu gizarte paraleloak, denok gizarte bakarraren parte baldin bagara? Izan ere, gizartean onartzen ez bagaituzte, gure “antzekoekin” biltzen gara.

Bukatzeko, nire ustez, atzerritarrak ez dira kaltegarriak. Aitzitik, guk nahi ez ditugun lanak egiten dituzte, eta, horrez gain, haiei esker mantentzen dugu populazioa. Denak multzo berean sartzen ditugu, baina errealitatea bestelakoa da: denok gara desberdinak, eta toki guztietan dago mota guztietako jendea. Ez datoz guri kalte egitera, bizi baldintza hobeen bila baizik.