euskaraz.net
Inkesta: azterketak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 82 2006/11 »  Inkesta: azterketak

Iritzi-miritziak

Azterketetan tximeletak sabelean
Gaur egun, ikasle asko deprimituta ibiltzen da azterketen ondorioz. Batez ere, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean gertatzen da hau. Ikasle hauek denbora asko pasatu behar izaten dute azterketak prestatzen, eta horrek beren aisialditik denbora asko kentzen die. Gainera, gehienek garrantzi handia ematen diote azterketak gainditzeari. Bestalde, ikasle batzuk suspentso askorekin joaten dira etxera, eta gaizki pasatzen dute. Hori ikusita, gure eskolako gazteen iritzia jaso nahi izan dugu.


Ainhoa Murillo
(DBH 2)

Batzuetan gaizki pasatzen dut, suspenditzeko arriskua dudalako. Gehien kostatzen zaizkidan ikasgaiak Geografia eta Historia dira. Gainera, gaizki egiten baditut, materia gehituz doa. Emaitza onak lortu nahi ditudanez, klaseak ondo jarraitzen eta ikasteko denbora gehiago hartzen saiatuko naiz.
Julen Ulanga
(DBH 2)

Bai, azterketak egiten asko estutzen dut neure burua. Azterketak egin behar ditudala pentsatze hutsak urduri jartzen nau, eta are okerrago pasatzen dut azterketa egiterakoan. Ingelesarekin eta Frantsesarekin larritzen naiz gehien. Erremedio bakarra azterketan lasai egotea da. Nahi bai, baina ezin.


Asier Nogales
(DBH 2)

Bai, berriz ikasten hasteko alferrez nago. Kezka eta urduritasuna sortzen dizkit, eta horregatik deprimitzen naute azterketek. Batez ere, bi ikasgaitan gertatzen zait: Gizartean eta Matematikan. Oso erraza da horri erremedioa jartzea: bi aste lehenago hasten naiz ikasten.
Miren Reboll
(DBH 2)

Badakit azterketetarako ikasi egin behar dudala, baina ez dut batere gustuko. Nolanahi ere, nire eginbeharra da, eta ez dago besterik. Hala ere, ezin dut esan deprimitzen naizenik. Izatekotan, Matek deprimitzen nau, ez da-eta nire espezialitatea.


Aitor Ulanga
(BTX 1)

Ez, ez nau deprimitzen, baizik eta ardura bat hartzera behartzen nau. Izatekotan, Fisika-Kimikarekin deprimitzen naiz batez ere, nahiko ikasgai astuna delako, eta ez hain motibagarria. Konponbide bakarra ordu gehiago sartzea da, gogoz hartzea.
Ainhoa Sayans
(DBH 3)

Azterketetan pentsatzeak ez nau deprimitzen, horixe baita nire eginbeharra. Baina horrek ez du esan nahi ikasgai guztiak gustatzen zaizkidanik; esaterako, Gaztelania ikasgaiari gorrotoa diot. Erremedioa jartzen al diodan? Bai, gainditzeko gai naizela pentsatzen dut, hortzak estutzen ditut, eta gogor ikasten dut.


Marina García
(DBH 2)

Azterketetan pentsatzeak asko urduritzen nau. Ezin izaten dut lo egin, ezta beste gauzetan pentsatu ere. Zerbait ez gainditzeko beldurra izaten dut; helbururen bat ez gainditzeak triste jartzen nau, baina, ikasiz gero, gainditu egiten ditut, baita nota bikainak lortu ere. Irtenbidea goiz ikasten hastea da.
Liher Urbizu
(DBH 2)

Bai, batzu-etan. Batzuetan ez dut ikasten, eta beste batzuetan bai. Ikasten ez dudanean, gaizki sentitzen naiz, eta gurasoek errieta egiten didate. Ikasten dudanean, aldiz, ondo sentitzen naiz, pozik. Niretzat ikasgairik zailenak Gizarte, Natur eta Mate dira.