euskaraz.net
Ramon Maria Lili

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 82 2006/11 »  Ramon Maria Lili



Donostia auzoka

Obrak Ramon Maria Lili kalean


Udaleko Gobernu Batzordeak Ramon Maria Lili kalean obrak egitea erabaki zuen urriaren 8an. Bi aste barru hasiko dira lanak; bi aldeetan espaloiak zabaldu egingo dituztenez, ibilgailuentzako bide bakarra utziko dute. Autoek ilaran aparkatu behar izango dute, eta ez baterian, orain arte bezala.

Galtzadak lau metroko zabalera izango du, eta aldaketa horiek eginda, toki handiagoa geldituko denez, 2,80 m-ko zabalerako bidegorria eraiki ahal izango dute. Bidegorria da proiektu horren berrikuntza nagusia. Izan ere, 300 metroko bidegorri horrek Zurriola Pasealekuko eta Santa Katalina Zubiko bidegorriak lotuko ditu, eta, horrez gain, jarraipena emango dio Frantzia Pasealekutik datorren bidegorriari.

Lau hilabete iraungo dute lanek, eta 290.462 euroko kostua izango dute.
Bikain geldituko da kalea!

Telmo Arrieta, Blas Borde eta Arrate Mendiburu.