euskaraz.net
Tximista

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 82 2006/11 »  Tximista



Ekologia

TXIMISTA
Zer da tximista? Nola sortzen da? Ondorengo lerroetan, horrelako galderei erantzuten saiatuko gara.
Tximista fenomeno atmosferikoa da. Trumoia da tximista baten alderdi akustikoa. Eta bere alderdi argitsua, berriz, oinaztura da. Hodeien artean, edo hodeien eta lurraren artean, gertatzen diren deskarga elektrikoen ondorioa da tximista. Tximistek forma asko izan ditzakete: sigi-sagakoa, adarkatua, arrosario erakoa, etab.

XVIII. mendean, tximistak eta elektrizitate estatikoaren izaera ikertzen hasi ziren, eta fenomeno elektrikoak zirela frogatu zuten. Atmosferaren goialdea karga positiboz beterik dago, eta lurra, berriz, karga negatiboz. Ekaitz-hodei bat eratzen denean, bere karga elektrikoa polarizatu egiten da; goialdean karga positiboak geratzen dira, eta azpialdean, berriz, karga negatiboak.

Ondoren, lurreko karga elektrikoak joan egiten dira, eta lurra positiboki kargatzen da. Dena den, hodeien eta lurraren artean deskarga elektrikoak gertatuz gero, lurrak bere karga elektrikoak berreskura ditzake. Deskarga horiek airearen tenperatura igo eta ionizatu egiten dute, eta, horren bidez, tximisten argia sortzen da. Trumoiak, berriz, deskarga horietan berotutako airearen zabalkuntza bortitzak dira.

Lurraren eta hodei baten artean deskarga elektriko bat gertatzen denean, tximistak lurreko punturik garaienetara jotzen du beti; mendietara eta zuhaitzetara. Oso arriskutsua izaten da hori.

Franklin izeneko gizon batek asmatu zuen tximista erakartzeko lehen mekanismoa. Mekanismo horrek lurrera bideratzen ditu tximisten deskargak. Tximistorratzak imana dauka, eta, batik bat, gizakiak eta etxebizitzak babesteko erabiltzen da.
Tximista batek heriotza eragin dezake; izan ere, oso segundo gutxitan talka egiten duenez, ez du denbora uzten babesteko. Tximista baten talkatik bizirik ateraz gero, aukera asko dago ondorio larriak izateko; konortea galtzea, amnesia, gorputzeko organo batzuen funtzionamendua okertzea edo erabat hondatzea, eta hotza sentitzeko gaitasuna galtzea, besteak beste. Badira, ordea, bizitza salbatzeko truku batzuk.

Adibidez, mendian edo zelai batean egonez gero, ez da zuhaitzen ondora hurbildu behar; kasu horietan, lurrean eseri, distantzia zuhur batera, eta eskuekin orkatilak hartu behar dira, baina ez edonola; eskuineko eskuarekin ezkerreko orkatila behar da, eta alderantziz. Aldiz, txalupa batean egonez gero, uretara salto egin, eta txalupa ondoan geratzea komeni da, ekaitza amaitu arte.

Horrelakoetan, ez da komeni kanpora irtetea, eta are gutxiago zelaiguneetara kirola egitera joatea. Tximistak daudenean, ez hurbildu tximistorratzen instalazioetara. Izan ere, tximista erakartzen duten arren, huts-egite bat gerta liteke, eta, orduan, akabo. Auto barruan egonez gero, leku segurua dela jakin behar duzu. Arriskua ere egon daiteke, tximistak txapa zeharkatzen badu, baina aukera gutxi dago horretarako. Bestalde, metalezko gel a litzateke leku seguruenetako bat, tximistak talka egin arren, hor ez bailegoke inolako arriskurik.

Oihane Borreguero, Ianire Garcia, Aida Irurzun (DBH 4)


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena