Aisialdia
|
NBA STREET V3
Saskibaloi jokoa da, AEBetako eta Europako kaleetan jokatzen den saskibaloia, hain zuzen. Zelaiak eta trukuak lortzea da jokoaren helburua. Horrez gain, NBAko jokalari onenekin jokaldi ikusgarriak egin ditzakezu. Joko honek grafiko onak ditu, eta parte hartzeko modu ugari dauzka. Hala ere, nahiko faltsua da, saltoak gehiegizkoak baitira.
|
|
NEED FOR SPEED
MOST WANTED
Legez kanpoko auto-lasterketetan parte hartzen duten gidariak dira protagonista. Mota askotako autoak eros daitezke, auto horiek prestatu eta, gero, lasterketa askotan parte hartzeko. Horrez gain, sailkapenean gora egin eta lehenengo postua lortzera irits zaitezke. Horretarako, poliziarengandik ihes egin behar da. Efektu bereziak oso onak dira, eta grafikoak ere oso errealistak dira. Hau bezalako joko asko daude, baina honek lortu du arrakastarik handiena.
|
|
TOURIST TROPHY
Motorren jokoa da, eta hiru norgehiagoka mota daude: “Lasterketa”, “Erronka” eta “Erlojupekoa”. 125 cc-tik gorako motor guztiak agertzen dira, eta, nahi den motorra lortzeko, beste aurkari baten edo batzuen aurka lehiatu behar da. Oso joko entretenigarria iruditu zaigu. Adin guztietako pertsonentzat da, eta, horrez gain, motorren grafiko ezin hobeak ditu.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|