euskaraz.net
DVDak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 82 2006/11 »  DVDak

Aisialdia

d v d - a k

“Mach Point”V3

Zuzendaria: Woody Allen.
Aktoreak: Jonathan Rhys Meyers, Scarlett Johansson.
AEB, 123 minutu.
Mota: drama.
Puntuazioa: OSO ONA.

Chloe izeneko emakumearekin ezkondu da Chris . Zergatik? Chloe oso aberatsa delako. Baina bizitza zoragarri hori aldatu egingo da beste emakume batez maitemintzen denean. Rice, maitalea, haurdun geldituko da, eta Chris bere estatusa galtzeko zorian dago. Hala, irtenbide bakarra dauka: maitalea hiltzea. Oso pelikula entretenigarria da, eta bukaerak aho zabalik utziko zaitu.

Egilea: Amaia E.


“Sleepy hollow”

Zuzendaria: Tim Burton.
Aktoreak: Jonnhy Depp, Christina Ricci.
AEB, 128 minutu.
Mota: suspensea, izua.
Puntuazioa: ONA.

Detektibe zientzialari bat Sleepy Hollow izeneko herri txiki batera bidali dute. Antza denez, hiru hildako egon dira, baina harrigarriena da, hiru hildakoak bururik gabe aurkitu dituztela. Detektibea iritsi eta berehala, oso gauza arraroak gertatuko dira. Film beldurgarri samarra da honakoa. “Pesadilla antes de Navidad” edo antzeko filmak gustuko dituztenentzat egokia da.

Egilea: Marina B.


“Solo amigos”

Zuzendaria: Roger Kumble.
Aktoreak: Ryan Reynolds, Amy Smart.
AEB, 96 minutu.
Mota: komedia.
Puntuazioa: ONA.

Oso pelikula dibertigarria da. Txikitatik, Chris bere herriko neska batez maiteminduta dago. Baina neska gero eta politagoa den heinean, orduan eta desatseginagoa da Chris. Egun batean, Chrisek bere maitasuna azalduko dio, baina, ezetza jasoko du. Patu kontuak direla eta, elkartu egingo dira berriro, eta oraingo honetan… betirako.

Egilea: Aitziber A.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena