euskaraz.net
Liburuak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 82 2006/11 »  Liburuak



Aisialdia

i r a k u r r i t a k o a k

“Atxiki sekretua”

Idazlea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Elkar

Joana bizi den etxebizitzan, Graziana izeneko atso berezi samarra ere bizi da. Denborarekin, Joana Grazianaren lagun bihurtuko da. Joanak sumatzen du Graziana emakume berezia dela -sorgina edo-, eta Grazianak, sekretua gordetzearen truke, hau da, sekretua atxikitzearen truke, ipuinak eta istorioak kontatzen dizkio: euskal mitologiaren eta sorginen inguruko ipuinak dira, eta baita Pamiela kutxatila harrigarriari buruzko ipuinak ere. Euskal mitologia ezagutu nahi baduzu, irakur ezazu liburua. Batzuetan, zaila egiten da ulertzeko, baina ez zaitez desanimatu eta segi aurrera.

Egilea: Maialen Otaño. (1N)


“Jara”

Idazlea: Jaione Osoro
Argitaletxea: Alfaguara-Zubia

Jara 13 urteko neskatoa da, eta azken boladan, gauza berriak gertatzen ari zaizkiola konturatzen ari da. Jarari mutil bat gustatzen zaio, baina honek ez dio kasurik egiten. Orduan, tatuaje bat egitea erabakiko du, ea horrela mutilaren arreta erakartzea lortzen duen. Ondoren, beste lagun batekin musika talde batean hasiko da, mutila jeloskor jartzeko. Beste egun batean, festa batean, mozkortu egingo da. Hala, hurrengo egunean, etxean gaixorik dagoela, Urko bisitan joango zaio eta... neskentzako da liburu hau, baina mutilok ere gustura irakurtzeko modukoa da. Nik gustura irakurri dut, behintzat.

Egilea: Simon Setien (1B)


“Norena da basoa?”

Idazlea: Merce Canela
Argitaletxea: Elkar

Neska-mutil talde batek harizti bat du jolastoki, eta txabola egin dute hango zuhaitz batean, bertan egoteko. Baina, egun batez, hauxe jakin dute: zuhaiztia bota egin nahi dutela, etxeak egiteko. Neska-mutilek, plan hori eragozteko zerbait egin behar, eta, hondeatzeko makinak bertaratzean, zuhaitzei lotzea erabakiko dute. Hainbat gorabeheraren ondoren, azkenean, basoa salbatzea lortuko dute. Benetan istorio polita da, eta gaiak badu gaurkotasuna. Irakur ezazue, gustatuko zaizue eta.

Egilea: Maria Gutierrez. (1B)


“Logurepeko munstroak”

Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Erein

Berta izeneko neska itsua, bere amonaren etxera joan da uda pasatzera. Hasieran, ez du etxetik atera nahi, baina, egun batean, Luxi izeneko neskaren lagun egingo da, eta harekin batera, baso misteriotsura joaten hasiko da. Basoan gaztelu bat aurkituko dute, eta, egun batean, gaztelu barrura sartu, eta sorpresa batekin topo egingo dute. Liburu honetan erakusten zaigu, jendea ez dugula inoiz fisikoaren arabera epaitu behar. Liburua gustatu zait, eta irakurtzea gomendatzen dizuet.

Egilea: Paula Segues (1B)

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena