|
|
Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Kalean bazaude eta haize zurrunbilo batek jotzen badu, lagun iezaiezu besteei, eta jar zaitez babesean.
|
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Hotza egiten badu eta berokirik ez baduzu, ez jarri urduri; kirol pixka bat egin, eta berehala berotuko zara.
|
|
|
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Senargaia nahi duzunean, joan kalera, begiratu zein gustatzen zaizun, eta nahi duzuna aukeratu.
|
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Aspertuta baldin bazaude, deitu zure lagunei, eta elkar zaitez beraiekin, zerbait egiteko.
|
|
|
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Hil honetan ez fidatu eguzkiarekin, egin kasu amari, eta jantzi berokia kalera ateratzeko.
|
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23)
Landareak badituzu eta oporretara baldin bazoaz, ongi ureztatu, bestela ihartu egingo zaizkizu eta!
|
|
|
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Asko hitz egiten al duzu? Andereñoak oharra jarri baino lehen, hasi irratian lanean, hitz egiteari utzi gabe.
|
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Erloju digitala baldin badaukazu, kontuz ibili soinuarekin, irakasleren bati gustatzen ez bazaio, agian, zigorra jarriko dizu eta.
|
|
|
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Sagarra jan nahi baduzu, garbitu eta begiratu ondo; baliteke barruan zizareren bat edukitzea.
|
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Neguan plataformak erabiltzen badituzu, nahikoa izango duzu Txuri Urdinen ibiltzeko. Ez duzu patinik alokatu beharrik izango.
|
|
|
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18)
Hil honetan, joan zaitez museo batera, gauza berri asko ikusiko dituzu eta.
|
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Mendian zabiltzala ekaitzak jotzen badu, ez zaitez babestu zuhaitz azpian, oso arriskutsua da eta.
|