euskaraz.net
Bruesako kapitaina

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 83 2006/12 »  Bruesako kapitaina

Donostia auzoka

“Txikitako ametsa bete dut: ACB ligan jokatzea”
David Doblas, Bruesa GBC taldeko kapitaina elkarrizketatu dugu, bere bizitzari buruz zertxobait gehiago jakiteko. Solaskide aparta izan da saskibaloi jokalaria (bi metro eta sei zentimetro neurtzen du, alajaina!).
Zenbat denbora daramazu Donostia?

Bigarren denboraldia dut. Iaz etorri nintzen LEB1en (saskibaloi bigarren maila) jokatzera.

Nolako bizitza egiten duzu Donostian?

Nire bizitza osoa kirolarekin lotua dago. Taldearekin entrenatzen pasatzen dut denbora gehiena. Bestalde, Peñaflorida Institutuan Kirol Ekintzak Heziketa Zikloa ikasten ari naiz, eta Easo eta San Patricio taldeak entrenatzen ditut.

Zertan ematen duzu denbora librea?

Ia ez dut astirik izaten, eta denbora dudanean, batik bat etxean egotea gustatzen zait. Paseatzera eta pintxoak jatea ere gustuko dut.

Amara auzoa atsegin duzu?

Aurten Aietera joan naiz bizitzera. Iaz Amaran bizi nintzen, eta dena inguruan nuen: Gasca kiroldegia (entrenatzeko) eta Peñaflorida Institutua (ikasteko). Ez nuen autobusik hartu behar izaten. Donostian, edozein auzotan, ongi bizi daiteke. Hori argi dago.

Kalean zabiltzanean, nola tratatzen zaitu jendeak?

Oraingoz oso ondo, eta espero dezagun etorkizunean ere hala izatea, na-hiz eta saskibaloi-partiduak galdu. Jendeak e-rrespetu handiz tratatzen gaitu. Hasieran, mutil altua naizelako begiratu egiten ninduten, eta orain Bruesa taldearekin erlazionatzen naute.

Zenbat urterekin hasi zinen kirola egiten?

Txikitan hasi nintzen. Hamabi urte bete arte, futboleko atezain moduan aritu nintzen. Orduan saskibaloiari ekin nion, eta horrela, gaur arte.

Zein zen txikitako zure ametsa?

ACBn jokatzea. Eta amets hori betetzen ari da une honetan. Espero dezagun urte askotarako izatea.

Donostiara iritsi baino lehen, talde askotan aritu al zara?

Askotan, bai; gehiegitan, agian. Gaztetan Gasteizko Baskoniako harrobian izan nintzen, lau urtez. Gero Melillan, Santiago de Compostelan, Granadan, Algecirasen eta, azkenik, hemen.

Zer sentitzen da ACBra igotzean?

Nik bi aldiz lortu dut igotzea. Sentimendu berezia da, oso zaila delako horrelakorik lortzen.

Zer moduzko entrenatzailea da Porfi? Gogorra al da jokalariekin?

Entrenatzaile ona da, eta konfiantza handia du nigan; behin baino gehiagotan, hasierako boskotean jarri izan nau. Bestalde, ACBn gaude, eta normala da jendeak guri asko eskatzea.

Taldeko kapitaina zara. Zein erantzukizun dituzu?

Oso gogorra da. Erantzukizun gehigarria da, jokalaria izateaz aparte. Zaila da. Entrenatzailearen laguntzailea zara, eta aldageletako burua ere bai. Taldea batu egin behar duzu, eta jokalariren batek arazoren bat izanez gero, bitartekari lana egin.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena