euskaraz.net
Irakurgaia:Panpina

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 83 2006/12 »  Irakurgaia:Panpina



Ikasleak idazle

Panpina
Kaixo Maialen:

Zer moduz zaude?

Alde egin dut, baina ez zurekin gaizki nengoelako. Arrazoia beste bat da: mundua ezagutu nahi dut!

Alde egin nuen egun hartan, Intxaurrondoko merkataritza zentrora abiatu nintzen, Toys r’us erraldoi bat ikusi, eta bertan sartu nintzen pozez txoratzen. Baina, hainbeste gauzaren artean, galdu egin nintzen, eta konturatzerako, argi guztiak itzalita zeuden.

Ez dakizu zer nolako beldurra sentitu nuen! Orduan, negarrez hasi nintzen bazter batean. Zorionez, bat-batean Mr Potato borobila gerturatu zitzaidan, zer gertatzen zitzaidan galdezka. Nik nire lagun mina utzi nuela kontatu nion, eta orduan, gaua bere etxean pasatzeko gonbitea egin zidan. Merkataritza zentro hura ezagutzen ez nuenez, baietz esan nion.

Biharamunean, gosaldu ondoren, Mr Potatoren emazteak, Stacy Malibuk, bazkaria prestatu zidan arratsaldea merkataritza zentroa ezagutzen pasatu nezan.

Arratsalde hartan, lehendabizi peluxeak bisitatu nituen, ondoren jolas elektrikoen saila, eta bukatzeko, Action Men-ena. Ez nekien hainbeste panpina mota zegoenik. Hau ikustean, zuri kontatu behar nizula pentsatu nuen, eta halako batean, Action Man gihartsu bat atzetik etorri zitzaidan. Hasieran, segika zebilela uste nuen, baina geroxeago konturatu nintzen, nirekin hitz egin besterik ez zuela nahi.

Arratsalde osoa berarekin pasatu nuen! Lehenengo, hegazkin batean ibili ginen jira eta bira; ondoren Pin eta Ponen baserrian bazkaldu genuen, inguruan behiak eta ardia genituela, eta bukatzeko, Barby ospetsuaren etxetik gertu pasatu ginen, eta bere superkarabana ikusi nuen!

Oso ondo pasatu nuen arratsalde hartan; ia-ia zurekin bezain ondo. Kontatuko dizkizut xehetasunak!

Laister itzuliko naiz, baina aurretik Eroski, Media Market eta Afede ezagutu nahi ditut! Hori guztia egindakoan, elkartuko naiz zurekin.

Hurrengora arte ba, laguntxo. Laster izango duzu nire berri, bi edo hiru egun barru beste eskutitz bat bidaliko dizut-eta.

Muxu handi bat bihotz-bihotzez, eta ondo ibili!

Zure panpina

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena