euskaraz.net
Saskibaloia: Bruesa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 83 2006/12 »  Saskibaloia: Bruesa

Kirolak

Gipuzkoako saskibaloi talde bat ACBn,

historian lehenengo aldiz
Puntako taldeekin lehiatzen ari da Bruesa, eta Ilunbeko partiduetan primerako giroa izaten da beti
Bruesa, Donostiako saskibaloi taldea, ACBn jokatzen ari da aurten lehenengo aldiz, León saskibaloi taldearen aurka irabazitako partiduari esker. Donostiarrek 88-81 irabazi zuten, eta partiduaren luzapena oso hunkigarria izan zen.

Espainiako saskibaloi txapelketarik garrantzitsuenean jokatzeko estadio berri bat behar zuten Bruesakoek, baina horrelakorik ez egiteko, Ilunbeko zezen-plaza erabiltzen dute. 16.000 ikusle sar daitezke Ilunben, eta sabaia itxita edo irekita jar daiteke. Saskibaloirako itxita uzten dute beti.

Bruesako jokalaririk aipagarrienak Devin Smith eta Esteban Martinez dira. Mailaz igo ondoren, bi “fenomeno” hauei kontratua berritu egin zieten, eta oso albiste ona izan zen taldearentzat. Bestalde, Danny Lewis beste talde batera joan da, eta ez du Bruesan jarraituko.

Partidu bat ikusteko sarrerak 20 eta 40 euro artean balio ditu, kokapenaren arabera. Dena den, abonua egiteko aukera dago, eta askoz ere merkeagoa ateratzen da urteko partidu guztiak ikusi nahi izanez gero. Kasu horretan ere, estadioan duzun kokapenaren arabera, abonua garestiagoa edo merkeagoa izango da. Bestalde, prezioa desberdina izaten da haurrentzat, seniorrentzat edo gazteentzat, eta familiako abonua ere egin daiteke. Lekurik garestiena jokalekuaren albokoa da; 500 eurora irits daiteke. Zelaitik zenbat eta urrutiago egon, orduan eta merkeago izaten da, 80 eurora iritsi arte.

Beraz, guztion artean lortuko ahal dugu Bruesak ACBn jarraitzea! Animo, mutilak!

Borja, Iban González eta Iñaki Anso.


Jokalaria Zk. Postua Altuera (m) Pisua (kg)
Federico Kammerichis 4 hegalekoa 2,03 108
Devin Davis 5 hegaleko pibota 2,00 104
Ricardo Uriz 6 base-eskolta 1,88 83
Devin Smith 7 hegalekoa 1,95 104
Ionut Dragustin 8 pibota 2,21 130
Txemi Urastun 10 eskolta 1,93 85
Esteban Martinez 11 eskolta 1,92 86
David Doblas 13 pibota 2,06 130
José Amador 14 hegaleko pibota 2,10 112
Jon Santamaría 20 basea 1,95 86
Nacho Ordín 21 basea 1,84 78
Michael Bradley 33 pibota 2,08 104

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena