txisteak
|
Indio bat tabernan sartu da, eta tabernariari esan dio:
- Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Gizonak whisky gogorra eman dio, eta indioak:
- Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.
Hurrengo egunean berdin gertatu da. Hirugarren egunean, indioa berriro azaldu da, eta esan dio:
- Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.
Orduan, tabernariak, whiskyarekin batera bolbora hautsa bota dio.
Hurrengo egunean, indioak esan dio:
- Whisky arinagoa eman; izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.
Iñigo Lizarazu. LHko 5. maila.
|
Zer esaten dio, barre egiteko gogoa duen burusoil batek konkordun bati?
-Zer daukazu motxilan?
-Zure orrazia.
Iker Rodríguez. LHko 5. maila.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|