euskaraz.net
Filmak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 83 2006/12 »  Filmak

ikusitakoak

“Pequeña miss sunshine”

Zuzendaria: Valerie Faris, Jonathan Dayton
Aktoreak: Greg Kinnear, Paul Dano.
Komedia, AEB, 101 minutu

Filmeko protagonista, Olive izeneko neska txiki bat da. Oliveren ametsa “Pequeña Miss Sunshine” lehiaketan parte hartzea da. Egun batean, telefono dei bat jasotzen du Olivek; nahi izanez gero, bere ametsetako lehiaketara joateko esaten diote. Familia osoa bertara abiatzen da, eta bidean abentura ugari biziko dituzte.


“High school musical”

Zuzendariak: Kenny Ortega
Aktoreak: Zac Efron, Vanessa Anne Hudgens
Musikala, AEB, 120 minutu

Troy bolton saskibaloi jokalaria da, baina abestea du gustuko. Gabriella Montez oso neska azkarra da, eta bere amarekin bizi da. Berak ere gustuko du abestea. Urtezahar gauean, biak leku berean daude oporretan, eta festa batean abestea egokitu zaie. Asko gustatu zaigu filma, abestu egiten dutelako eta umore puntua duelako.


“Kutsidazu bidea, Ixabel”

Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Aktoreak: Mikel Losada, Ainere Tolosa
Komedia, Euskal Herria, 95 minutu

Donostiako gazte euskaldunberri bat Gipuzkoako baserri batera joango da “benetako” euskara ikastera. Han, Ixabel ezagutzen du, eta berarekin maitemintzen da. Azkenerako, oso ondo menperatuko du “benetako” euskara. Maitasuna, politika eta umorea uztartzen ditu film honek. Asko gustatu zitzaigun filma, dibertigarria eta entretenigarria baita.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena