euskaraz.net
Modeloak argalegi

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Modeloak argalegi



Iritzi-miritziak

Modeloak argalegi
Cibeleseko ibiltokiak zeresan handia eragin zuen iaz, argalegi zeuden modeloei ateratzen ez uzteagatik. Argaltasunaren muga edozein dela ere, kritikak eta istilu izugarriak sortu dira, izan ere, hartutako neurriaren ondorioz, izen handiko emakumeak ibiltokitik kanpo geratu ziren. Jende asko horren aurka agertu zen; beren esanetan, ez dago horretarako eskubiderik.

Niri biziki ongi iruditzen zait horrelako neurriak hartu izana.

Alde batetik, emakume askoren osasuna arriskuan egon ohi da, argal egoteko obsesioak erabat itsutzen baititu. Horrez gain, ez dira ohartzen hain argal egonda ez daudela hobeto, alderantziz baizik. Hala ere, larriena da ez diotela soilik beren buruari kalte egiten. Ezin dugu ahaztu milaka neska-mutilek beren eredutzat dituztela eta haiek bezalakoak izan nahi dutela. Horixe da, hain zuzen ere, anorexia gehitzearen arrazoietako bat.

Bestetik, erabaki hori hartu izanak oraindik gizatasun pixka bat badela erakusten du, nahiz eta askotan hori ere zalantzan jartzeko arrazoirik izaten dugun. Diruak eta botereak dakarren erosotasunean murgildu barik erantzukizun osoz harturiko erabakia dela iruditzen zait eta nik uste dut, azken finean, denon onerako izango dela.
Josu Fernandez Urtxegi

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena