euskaraz.net
Gogoko musika

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Gogoko musika



Iritzi-miritziak

Gogoko musikaren bila
Gure izaeraren arabera, nahiago izaten ditugu musika estilo batzuk besteak baino. Estilo asko daude. Batzuei musika lasaia gustatzen zaie eta beste batzuei, berriz, guztiz kontrakoa. Norberak aukeratzen du bere aisialdian zein musika mota entzun. Zenbait gaztek protesta musika entzuten dute, beste batzuek, ordea, nahiago dituzte amodiozko kantak. Gure gustuen eta sentimenduen arabera aukeratzen dugu musika. Zein musika mota gustatzen zaizuen jakite aldera, zuengana jo dugu galdezka.

Ainhoa Cuevas DBH 2

Nire musika estilorik gustukoena rocka da. Nire talderik gustukoenak Simple Plan eta Panic! at the disco dira. Estilo hau gustatzen zait oso bizia delako eta gaiak oso interesgarriak direlako.
Noemi Silva DBH 1

Reggaeton estiloa gustatzen zait dantza egiteko eta abesti motelak ere gustuko ditut, baladak, adibidez, pentsakor nagoenean. Hip-hop eta rock estiloak ez zaizkit asko gustatzen. Kaotiko taldea ez dut gustuko.

Joana Zubia DBH 4

Mota guztietako musika gustatzen zait, batzuk besteak baino gehiago, baina, oro har, denetatik entzuten dut. Pop-rocka da gehien gustatzen zaidana, baina erlaxatzeko, adibidez, musika lasaia jartzen dut.
Marta Laca DBH 1

Gustukoak ditut musikalak, “High School Musical” film berria bereziki. Pelikula hau mila aldiz ikusi dut. Abestiek doinu arina dute eta atseginak dira. Operak ez nau hainbeste erakartzen.

Adriana Alonso DBH 4

Nire aisialdian pop musika entzutea asko gustatzen zait. Baina beste musika estilo batzuk ere maite ditut; reggaetona, esate baterako. Lasai egon nahi dudanean musika klasikoa entzutea gustatzen zait. Gutxien entzuten dudana Power metala dela esango nuke.
Oier Izulain Batxilergoa 1

Niri musika mota asko gustatzen zaizkit, baina Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Night wish, Reincidentes eta Ska-p entzuten ditut gehien. Musika entzuten dut ikasteko eta etxeko lanak egiteko. Entretenitu egiten nau eta kontzentratzen laguntzen dit.

Unai Iglesias DBH 4

Niri, reggaetona izan ezik, musika estilo guztiak gustatzen zaizkit. Baina horietatik, rocka da gehien gustatzen zaidana. Animatzeko eta ondo pasatzeko, Metallica edo Stratovarius entzun ohi ditut. Lasaitzeko, berriz, baladak entzutea gustatzen zait.
Nahikari Muñoz DBH 2

Pop musika da nire gogokoena. Gehien gustatzen zaizkidan taldeak La Oreja de Van Gogh eta El canto del loco dira, azken hau batez ere. Ederki pasatu nuen El Canto-koek iazko ekainaren 2an Belodromoan eskaini zuten kontzertuan. Izugarria izan zen, sekulakoa.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena