euskaraz.net
Bizikletaz eskolara

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Bizikletaz eskolara

Donostia auzoka

Bizikletaz eskolara
Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen da bizikleta: lanera joateko, eskolara joateko, paseatzeko, aisialdian, eta abar.
Europako zenbait hiritan, Amsterdam eredutzat hartuta, garraiobide hau bultzatzen dute, eta Londres, Paris, Bartzelona eta Donostia bera ditugu, besteak beste, ahalegina egiten ari direnen artean.
Guri dagokigunez, bizikletaz jende asko etortzen da eskolara, nahiz eta negua izan. Gure ikastetxera, Peñafloridara, gero eta jende gehiago etortzen da bizikletaz, nahiz ikasle, nahiz irakasle.

Ikasleok gehien erabiltzen duguna da, oso praktikoa eta atsegina baita guretzako edonora joan ahal izateko. Gainera, institutu atarian aparkaleku aparta dugu eta barruan uzteko aukera ere badago. Tokirik aurkitu ezean, berriz, hesiari lotuta uzten dugu.

Orain neguan gaude eta urtaro hau hotza eta euritsua izaten den arren (egia esan, oraindik ez dirudi negua heldu denik, udaberriko giroa dugu eta), batzuk etortzen dira bizikletaz, baina udazkenean eta udaberrian jende gehiagok erabiltzen du.

Gu garraiobide hau erabiltzearen alde gaude, izan ere, kutsadura handia dago gure hirian eta, hori saihesteko, garraio publikoa edota bizikleta gehiago erabili behar genuke. Bizikletak ez du batere kutsatzen, eta hirian erraz mugitzeko aukera ematen du. Erabili bizikleta!

Eider, Naroa, Axel eta Alejandro



Txirrindulari onaren dekalogoa
1. Ahal den neurrian, bidegorriak erabili.
2. Bidegorrietako norabideak errespetatu.
3. Abiadura egokia eraman.
4. Kaskoa erabili zauri larriak saihesteko.
5. Txirrinak eta argiak erabili, komeni da eta.
6. Semaforoak eta galtzada errespetatu.
7. Ez egin maniobra arriskutsurik.
8. Oinezkoak errespetatu, haiek baitute lehentasuna.
9. Bidegorriko seinaleak errespetatu.
10. Udaltzainen aginduak aintzakotzat hartu.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena