euskaraz.net
Animaliak saltzen

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Animaliak saltzen

Erreportajea

Animalien salerosketa krudela
Europako Ekialdeko hainbat herritatik animalien salerosketa krudela bideratzen dute dirua irabazteko. Espainiara eramaten dituzte animaliak, zakurrak batez ere, gaixotasunekin eta hilzorian. Asko bidean hiltzen da. Gainerakoak, Espainian saldu ondoren, aste gutxiren buruan hiltzen dira.

Urtero 30.000 txakur inguru (horietatik asko txertatu gabe, errabiarekin edota infekzio kutsakor larriekin) sartzen dira kamioi, furgoneta eta antzeko garraiobideetan.

Madrilera, Granadara eta Bartzelonara eramaten dituzte gehienak. Bidaiak 30 ordu inguru irauten du, eta bide hori oso egoera txarrean egiten dute. Kaiola txiki-txikietan ekartzen dituzte animaliak, batere argirik gabe, gorozki eta parasitoekin. Gehienak gaixo egoten dira. Bizirik irauten dutenak dendetan saltzen dituzte eta, bestela, Internet bidez saltzen dituzte, txakur horiek hazten dituztela esanez. Hau guztia mundu osora zabaltzeko arriskua dago.

Boxer txakurrak, adibidez, Hungarian 60 euroan erosten dituzte eta Espainiako dendetan, berriz, 700, 900 edo 1.000 euroan saltzen dituzte.

Salerosketa ilun honetan aritzen direnek bigarren mailako errepideak hartzen dituzten poliziaren kontrolak saihesteko, eta kamioi bakoitzean 400 eta 1.000 animalia bitartean garraiatzen dituzte.

Txakurkume horiek gehienez ere bi asteren buruan hiltzen dira. Herentziazko gaixotasun sendaezinak izaten dituzte kontrolik gabeko elkarketa sexualetara behartzen dituztelako, txerriekin batik bat.

Dendari batzuek albaitari itxurak egiten dituzte bezeroei animaliak osasuntsu daudela sinestarazteko. Horrez gain, txakurra prezio hirukoitzean salduta, dirutza irabazten dute.

Errabia animalietan

Errabia birusa, askotan, animalia gaixotuen txistuaren bidez kutsatzen da. Animalia batek beste bati errabia kutsa diezaioke kosk eginez gero (aurpegian, lepoan, etab.).

Birus hau ia ugaztun guztiei kutsa dakieke, baina gaur egun txakurrak dira birus hau gehien kutsatzen dutenak. Birus hau hartu duten pertsonen % 90 txakurrek kutsatutakoak dira eta % 5 katuek kutsatutakoak. Hala ere, bestelako animaliak ere kutsatzen dira: behiak, txerriak, ahuntzak, ardiak, arratoiak, untxiak eta tximuak.

Gaitz hau duen animaliak izaten duen lehenengo sintoma jokabide berezia izaten da. Berez lasaia den txakurra jabeari edo beste pertsona edo animaliei eraso egitera irits daiteke. Ausarta edo erasotzailea den txakurra, berriz, triste eta mantso bihur daiteke.

Kasu batzuetan, txakurrek amorruz jokatzen dute, ustekabean eraso eginez, ez dira geldirik egoten eta ez dute atsedenik hartzen. Haluzinazio irrealak izaten dituzte eta airean hozkaka hasten dira. Zaunka zakarragoa egiten dute eta ahotik geroz eta txistu gehiago ateratzen zaie. Ondorioz, zentzurik gabeko gauzak jaten saiatzen da: arrokak, egurra, papera, hondarra, etab. Gaixotasuna aurrera doan heinean, sintoma horiek gehitu egiten dira.

Egoera horretan, txakurra, duen minaz jabetuko ez balitz bezala, batzuetan, bera baino indartsuagoak diren animalien aurka borrokatzen da.

Eraso horietako baten ondoren, gaixotasuna dela-eta hil egin daiteke animalia edo, bestela, elbarri geratu eta handik bost edo hamar egunera hil daiteke. Dena dela, arraroa da hamargarren egunera bizirik iristea.

Beste kasu batzuetan, hasieran txakurra triste azaltzen da, nahiz eta alde batetik bestera ibili. Bi edo hiru egunen ondoren, ahoa irekita edukitzen du. Ondoren, txistua ateratzen zaio eta ez du zaunkarik egiten (“errabia isila” esaten zaio horri). Elbarritasunak aurrera egiten du eta animaliak gero eta zailtasun handiagoak izaten ditu mugitzeko. Bost edo zortzi egunera hil egiten dira.

Katu biziek atsedena eta iluntasuna bilatzen dute. Askotan, txoko batean ezkutatu eta bertan geratzen dira hilda. Zirikatuz gero, berriz, eraso egiten dute. Lehenengo sintomen ondoren, astebete inguru irauten dute bizirik.

Informazio gehiago

Errabia hartzeko arrisku handiena Afrikan, Asian eta Hego Amerikan dago (azeri, katu, saguzar, tximu, otso, etab.), kaleko txakurrek kutsatuta, gehienetan.

Asian dago gaixotasun honekin kutsatutako pertsona kopuru handiena. Mundu osoan kutsatutakoen % 95, urtero 35.000 pertsona hiltzen dira.

Errabia, gehienetan, 15 urtetik beherako pertsonek pairatzen dute.

Raquel Valcárcel, Ane Etxeberria, Olatz Sorarrain, Miren Carrero eta Leire Carrero.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena