euskaraz.net
Halloween

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Halloween



Ikasleak idazle

Halloween-eko misterioa
Kaliforniako herri txiki batean, Halloween egunez, ume batzuk gozoki eske joan ziren etxe zahar batera:

- Tok-tok! –atea jo zuten.

Eta etxeko jabea atera zen:

- Zer nahi duzue?

- Gozokiak nahi ditugu –esan zuten umeek.

- Bai, oraintxe ekarriko dizkizuet! Bitartean, itxaron egongelan, mesedez. (Laster itzuli zen andrea, gozokiak eskuan zituela) Hemen naiz berriz ere. Tori gozoki hauek, zuentzat dira.

- Mila esker! –esan zuten umeek poz-pozik.

Gozokiak pozoituta zeuden.

- Tripako mina dut! –esan zuen umeetako batek.

- Gozokiak txarrak daude! –beste batek.

Eta lo-ibiltari bihurtu ziren. Orduan, beren etxeetara joan eta zeukaten diru guztia lapurtu zuten. Andreak, lapurtutako diru guztiarekin, etxe berri bat erosi zuen berehalaxe.

Hurrengo egunean, umeak beren etxeetara itzuli ziren eta gurasoei den-dena kontatu zieten. Gurasoek poliziei deitu eta poliziak kasua aztertzen hasi ziren. Poliziek umeei bezperan non egon ziren galdetu zieten eta umeek hau erantzun zuten:

- Ba, egia esan, ez dut gogoratzen.

- Ez, nik ere ez.

- Ba, nik gogoratzen dut zerbait. Atzo etxe zaharreko andrearengana joan ginen gozokiak eskatzera Halloween eguna zelako. Andreak atea ireki eta gozokiak eman zizkigun, baina ez zeuden oso onak. Hortik aurrera ez dut ezer gogoratzen.

- Eraman gaitzazue andre zaharraren etxera!

- Bai, noski! Goazen, hemendik da.

Iritsi zirenean...

- Tok-tok!

- Bai, nor da?

- Poliziak gara eta galdera batzuk egin nahi dizkizugu.

- Bai, noski, sartu lasai.

Galderak egiterakoan...

- Lehenengo galdera: Atzo umeei eman zenizkien gozokiak pozoituta al zeuden?

- Ez.

- Hori frogatzeko, jan goxoki batzuk. Ikusiko dugu zer gertatzen zaizun.

- Ongi da, beste erremediorik ez badago, jango ditut.

- Jan egin beharko dituzu.

Andreak jan egin zituen goxokiak eta, berehalaxe, lo-ibiltari bihurtu zen.

- Atxilotuta zaude, andrea! –poliziek andrea atxilotu zuten.

Lo-ibiltari gisa, polizien arropa lapurtzen hasi zen andrea.

Bat-batean andrea esnatu egin zen eta esan zuen:

- Ongi da, amore emango dut, baina ezin dizuet dirua itzuli, diru horrekin etxe berri bat erosi dut eta.

Hori entzunda, poliziek esan zioten:

- Ba orduan lan eginez ordaindu beharko duzu.

Eta halaxe egin zuen, handik aurrera ez zuen beste ezer lapurtu.

Ikasbide ikastola


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena