euskaraz.net
Jangelan

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Jangelan

Elkarrizketa

“Jangelan, denbora gutxian, ume askori janaria banatu behar zaio”
Arantza Inarra Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko jangelako begiralea da. Guk, ikasleok, jan dezagun saiatzen da. Hona hemen 4. mailako ikasleok egindako elkarrizketa.
Zergatik hartu zenuen lanbide hau?

Ordutegia gustatzen zaidalako, nire alabaren ordutegiarekin bat datorrelako eta oso ondo datorkidalako.

Zer izan nahi zenuen txikitan?

Azafata.

Errezagoa al da haurrekin lan egitea helduekin baino?

Ez, helduekin errazagoa da.

Zer da zailagoa: jolastokian umeak zaintzea ala jangelan egotea?

Desberdina da, jangelan denbora gutxian ume askori janaria banatu behar zaio, eta janarazi. Jolastokian, berriz, umeak zaindu behar ditut eta beren artean liskarrik izan ez dadin saiatzen naiz.

Zenbat urte daramazu jangelan lanean?

Bost urte.

Gustura al zaude zure lanarekin?

Bai, gustatzen zait.

Gertatu al da inoiz istripurik?

Horrela aipatzekorik ez.

Lan hau utzi eta besteren bat hartuko al zenuke?

Eskaintzen didatena hau baino hobea bada, bai, noski.

Lan gogorra al da?

Ez, ez da lan gogorra.

Zaila al da umeei janaraztea?

Batzuetan bai, janariaren arabera.

Zein adinetako ikasleek jaten dute ondoen?

3. eta 5. mailakoek.

Lehen zer lan egiten zenuen?

Garberako Eroskin lan egin nuen.

Pazientzia handia behar al da umeak zaintzeko?

Bai, pazientzia handia behar da.

Erraza al da janaria banatzea?

Erraza da, baina oso azkar egin behar da.

Zenbat botatzen duzu platerean?

Bi burruntzali bete botatzen ditut normalean.

Nondik ekartzen duzue janaria?

Auzo Lagun enpresak egin eta bidaltzen du.

Gustatzen al zaizkizu umeak?

Bai, gustatzen zaizkit.

Zein da jangelako zure janaririk gustukoena?

Lekaleak, espagetiak, arroza, eta abar.

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena