euskaraz.net
Gimnasia erritmikoa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Gimnasia erritmikoa

Kirolak

“Duela bi urte 1. postua lortu genuen taldeka, eta iaz hirugarrena, bakarka”


Lara Peman

DBHko 3. mailako ikaslea, gimnasia erritmikoan aritzen da,
eta oso emaitza onak lortu ditu
Kaixo Lara, zer moduz zabiltza?

Kaixo. Ondo, eskerrik asko.

Zenbat lehiaketatan hartu duzu parte eskolaz kanpo? Nolakoak dira egin dituzun lehiaketak?

Bi egin ditut eta aurten hirugarrena egingo dut. Lehenengoa orain dela bi urte izan zen, taldekakoa, eta 1. postua lortu genuen. Bigarrena iaz izan zen, bakarkakoa, eta 3. postuan geratu nintzen.

Zenbat urterekin hasi zinen gimnasia munduan? Eta zenbatekin banakako gimnasia egiten?

5-6 urterekin Astigarragako gimnasia taldean eta ikastolakoan ere hasi nintzen. Orain dela hiru urte Hernaniko taldera pasa nintzen. Urte batzuk igaro nituen Astigarragako gimnasia taldean ezer egin gabe, ez zelako talderik ateratzen.

Ba al dakizu nola puntuatzen dituzten lehiaketak?

Ariketa bakoitza puntuatzen dute, eta ariketa batean zerbait gaizki eginez gero, ariketa guztia izorratzen duzula uste dut. Baina ez dakit seguru horrela den ala ez.

Berdin sailkatzen al dira banakako eta taldeko lehiaketak? Nola sailkatzen dira? Eta zenbat urterekin pasatzen zara hurrengo sailera?

Bai, berdin sailkatzen dira: Alebinak, Haurrak, Kadeteak, Gazteak eta Seniorrak. Alebinetatik Haurretara pasatzeko 9-11 urte izan behar dituzu, Haurretatik Kadeteetara pasatzeko 13-15 urte, Kadeteetatik Gazteetara pasatzeko 16-18 urte eta, azkenik, Seniorretara pasatzeko, 18 urtetik gora.

Zuri zer gustatzen zaizkizu gehiago banakako lehiaketak ala taldekakoak?

Taldekakoak gehiago gustatzen zaizkit entretenigarriagoak direlako, baina banakakoak ere ondo daude.

Eta, amaitzeko, ba al dakizu non izango den hurrengo lehiaketa?

Oraindik ez didate esan non izango den.

Zianya Rodríguez


MOTZEAN
Urtaro bat?: Uda

Kolore bat?: Urdina

Liburu bat?: El beso del Sahara

Talde edota kanta bat?: Tokio hotel

Pelikula bat?: Piratas del Caribe

Itsasoa ala mendia?: Itsasoa


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena