euskaraz.net
Klima aldaketa

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 84 2007/02 »  Klima aldaketa

Ekologia

Klima aldaketa eta beroketa globala

Glaziarrak urtzen ari dira. Irudian, Grey glaziarra.
Gizakiaren jardueren eraginez atmosferaren konposizio kimikoa aldatzen ari dira, berotegi efektua eragiten duten gero eta gas gehiago isurtzen baitira airera.


Alex Urakana
Eguzki energiak planetako klima eta atmosferaren egoera baldintzatzen ditu. Berotegi efektuaren eragile diren gasek atmosferara isuritako energiaren zati bat atxikitzen dute eta berotasunari eusten diote, negutegietako kristalen antzera. "Berotegi efektu" natural hori gabe, orain baino askoz ere hotz handiagoa egingo luke eta Lurreko bizitza ere oso bestelakoa izango litzateke.

Klima aldaketari aurre egitea da XXI. mendeko erronka nagusienetakoa. Egin berri diren ikerketek frogatzen dutenez, azken 50 urteetan izan den beroketa gizakiaren jarduerak eragin du hein handi batean. Etorkizunean, uste baino larriagoa izango da beroketa globala.

Beroketa globalari buruzko ikerketa gehienek bat egiten dute Lurra berotzen ari dela eta klima aldaketa hasi dela adieraztean. 1997ko abenduan eta 2000. urteko hilabete berean nazioarteko 2.000 zientzialarik osatutako Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Batzordeak (IPCC) gaur egungo arazoen ikuspegi bat azaldu zuen:

Beroketa globala atmosferan gas batzuen kontzentrazioa handitzearen ondorioa da. Giza eta industria jarduerak direla-eta, berotegi efektua eragiten dute gas horiek, karbono dioxidoak (CO2) batez ere.

Azken ehun urteotan, nabarmen hazi da munduko energia kontsumoa. Energiaren % 70, gutxienez, herrialde garatuek kontsumitzen dute eta energia horren % 78 erregai fosiletatik lortzen da. Desoreka handia eragiten du horrek; herrialde batzuek sekulako etekina ateratzen dute, eta beste batzuk, aldiz, pobrezian geratzen dira. Energia iturri berriztagarriek (hala nola, eguzkia, haizea, ura) erregai fosilen erabilera murrizten lagun dezaketen arren ez dituzte gehiegi erabiltzen.

Ondorioak:

Itsasoaren mailaren igoera eta horrek dakartzan ondorio larriak.
Gizakiak eta planetako beste izakiak jadanik klima aldaketaren ondorioak pairatzen ari dira.
Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak murriztu ezean, beroketa globalaren urteko kostua 300 bilioi dolarrera irits daiteke 50 urteren buruan.
Nazio Batuen Ingurumen Egitasmoaren ordezkariak adierazi zuen beroketa globalaren ondorioz oinarrizko elikagai batzuen uzta -gariarena, arrozarena, artoarena, etab.- % 30 inguru murriz daitekeela datozen 100 urteetan.

Denon esku dago, beraz, eguneroko bizimoduan ingurumenaren alde egitea! Murriztu, berrerabili eta birziklatu!

Iñaki Azkonobieta, Aitziber García eta María José Sucunza



Metanoa birziklatzeko fabrika.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena