Aisialdia
|
i r a k u r r i t a k o a k
|
|
|
Itzal suntsigarrien gaua
Idazlea: Agustin Fernandez Paz
Argitaletxea: Pamiela
Bazen behin Sara izeneko neska galiziar bat, 16 urtekoa. Neska hau Viveirora, amonaren etxera joaten da familiarekin, oporrak pasatzera. Bere osabaren logelan egiten du lo. Bertan osabaren eskutitzak, egunerokoa eta argazkiak aurkitzen ditu eta berak ez zekizkien gauza harrigarri askoren berri izaten du. Dena irakurri ondoren, bidaia bat egiten du San Simonera (osaba bertan egon baitzen kartzelan) eta osabak han ezkutatuta zeukan altxorra aurkitzen du: eraztun bat. Izen bat dauka grabatuta eraztunak; hain zuzen ere, osabaren neska-lagunaren izena: Sara. Altxor hori beretzat gordetzen du Sarak.
Asko gustatu zait, misteriozko eta amodiozko istorioa delako. Irakurtzea gomendatzen dizuet denei.
|
Gogoa Lege
Idazlea: M. Lopez Gaseni
Argitaletxea: Baporea. SM
Marte inguruko estazio batean gertatzen da eta Xarmanta izeneko sendagile baten istorioa da. Estazioko langileak gazte hiltzen direnez, Xarmanta ikertzen hasten da. Gero, langile guztiak klonak direla frogatzen du eta horren berri ematen dio bere nagusiari. Nagusiak beste nagusiekin hitz egiten du eta neska Lurrera eraman nahi dute ikerketa bukatzen duenean, Xarmantak inori esateko aukerarik izan ez dezan. Xarmantak tratamendu bat aurkitzen du hilketak galarazteko. Nagusiek tratamendua lapurtzen diote eta Lur planetara joaten dira. Lurrean denak hiltzen dira estralurtarren artean. Estazioan, berriz, mekanismoa konpondu ondoren, denak pozik bizi dira.
Liburu hau ez zait asko gustatu. Hasieran zaila egin zait ongi ulertzea. Euskara maila ona du.
Fikziozko eta fantasiazko liburuak gustatzen zaizkien irakurleei gomendatuko nieke.
|
Eider Hermoso
|
Alejandro Rezola
|
|
|
Maitagarrien hiru ipuin
Idazlea: G. Martin Garzo
Argitaletxea: Elkar
Fantasiazko hiru ipuin daude liburuan. Lehenengoan, Laurak, neskatxa gazte batek, txori bat salbatu zuen, bere lorategian baitzegoen hegala puskatuta. Oso lagunak egin ziren. Bat-batean Laura gaixorik jarri zen. Orduan, txoriak bere bizia eman zuen Laurarengatik. Azkenean, neskak urretxindorrak bezain ongi abesten zuen eta opera abeslari bihurtu zen.
Bigarrenean, Kristina izeneko neskatxa galduta ibili zen. Denborak aurrera egin arren, Kristina ez zen hazten. Txutxu-mutxuengatik eskolaz eskola ibili zen eta ama hiltzean, neskatxa haren arimarekin elkartu zen.
Hirugarrenean, neska izan nahi zuen gizonari bat-batean neskatxa bat agertu zitzaion ate aurrean. Hazi zenean herensuge bat ezagutu zuen eta laztanak egiten ibiltzen ziren. Egun batean printze batekin topo egin zuen eta maitemindu egin ziren. Neskatxa ez zen zoriontsu eta herensugearekin joan zen, baina, konturatu zenean, herensugea hil zuen. Orduan neskatxak, dena ahazteko, haren odola edan zuen.
Euskara maila ona, hizkuntza oso zaindua erabiltzen du.
|
Palestina zure mina
Idazlea: Begoña Bilbao.
Argitaletxea: Elkar
Susan izeneko emakume bat Israelgo ospitale batean esnatu zen. Ez zen ezertaz gogoratzen. Bi lagun egin zituen: Suha eta Yitzhade. Hilabeteak igaro ondoren, Nathan, bere senargaia iritsi zen eta zein zen esan zion. Hortik aurrera gauzak gogoratzen hasi zen; AEBetakoa zen, baina gerraren aurka zegoen, amonaren bila joan zen Palestinara eta medikua zen. Han gelditzeko erabakia hartu zuen, nahiz eta Nathanek berarekin AEBetara itzultzeko eskatu.
Oso ipuin polita iruditu zait. Istorioan murgildu naiz erabat; ez zait batere kostatu pertsonaien barruan sartzea. Irakurtzea gomendatzen dizuet, ez zarete damutuko. Asko gustatu zait!
|
Axel Martinez
|
Naroa Garcia
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|