euskaraz.net
Oinezkoen pasabidea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 85 2007/03 »  Oinezkoen pasabidea

Iritzi-miritziak

Istripuz hil dira
Artikulu hau argitaratzen denerako, agian, ahaztuta egongo da hau guztia, baina egun hauetan guztion ahotan dabil gaia: bi lagun hil dira gure hiriko zebra-bide batean. Gu, ikasleok, oinez edo autobusez ibiltzen gara, eta tarteka zebra-bideak zeharkatzen ditugu. Gure hiriko politikariek, auzoko elkartekoek hala eskatuta, zebra-bideez gain zenbait semaforo ere jarriko dituztela agindu dute. Ez dago gaizki; beharbada tunelak edo eskailerak jarri beharko lirateke gainetik pasatzeko, edo metro erdiko desnibelak, abiadura moteltzeko. Dena den, auto ilarak sortuko dira, gidariak haserretu egingo dira, estresa izango da nagusi... eta, azkenean, izango da zebra-bidea eta semaforoak gorrian pasatuko dituenik.

Nire ustez, ez da erraza izango arazoa konpontzea: zentzuz jokatzea nahikoa litzatekeen arren, nola ulertaraziko diegu hori inolako errespeturik ez dutenei? Ebakuntza egin eta txip miragarriren bat jarri beharko genieke, edo berriro eskolara bidali. Eskola garairako ikasgai berria ere ezar genezake: gizalegea, edukazioa, errespetua... ez dakit nola deitu. Hori bai, ikasgai hori gainditu ezean, ez litzaieke hurrengo mailara pasatzen utzi behar!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena