Iritzi-miritziak
|
Sokrates proiektua
|
|
Aurten Belen ikastetxeko irakasle eta ikasleak Sokrates proiektuan parte hartzen ari gara. Guztira bost herrialdetako ikastetxeak gara: Polonia, Lituania, Suedia, Katalunia eta Euskal Herrikoak. Hizkuntza “txikiak” ditugunez, elkarrekin lan egitea erabaki dugu, ingelesa praktikatzeko, gai batean oinarrituta. Hartara, beste herrialdeei buruz gehiago jakiteko eta adiskide eta lagun berriak egiteko aukera dugu. Proiektu handi hau ikusita, gure ikaskideei galdetu nahi izan diegu ea zer iritzi duten.
|
|
Zer iruditzen zaizu Sokrates proiektua?
|
|
|
Ainhoa Garate
Oso interesgarria iruditzen zait, beste lurraldeetako jendea ezagutu dudalako. Iaz, irailean gure eskolara Polonia, Lituania, Katalunia eta Suediako ikasleak eta irakasleak etorri ziren. Haiekin arratsalde oso bat igaro genuen Donostia erakusten. Otsailean, berriz, gure eskolako lau ikasle eta lau irakasle Poloniara joan ziren.
|
Jon Ortells
Niri ez zait asko interesatzen Sokrates programa. Taldeko irteera bat egin genuen Plaiaundira hegazti migratzaileak ikusteko eta haiei buruz gehiago jakiteko. Txangoa interesgarria izan zen eta asko gustatu zitzaidan. Gabonetan, bestalde, irratsaio berezi bat egin genuen euskaraz eta ingelesez, gure ohiturak ezagutarazteko.
|
|
|
Sarai Lopez
Proiektuaren ideia oso ona da, baina, gure ustez, denok gehiago parte hartu behar genuke. Adibidez, Poloniara lau ikasle eta lau irakasle bakarrik joan zitezkeen. Eta pena da, oso interesgarria bailitzateke beste herrietako jendea eta bertako ohiturak ezagutzea.
|
Monica Díez
Niri oso interesgarria iruditzen zait proiektu hau. Aukera ona da jende eta kultura desberdin eta berriak ezagutzeko. Gainera, ingelesez komunikatzea oso dibertigarria da, eta etorkizunerako ere baliagarria. Otsailean Poloniara joan direnek oso lan ona egin dute. Logo bat eta bestelako gauzak egiten aritu dira.
|
|
|
Asis Arruti
Proiektu honek gutxi gorabehera lau urte iraungo du. Aurten hegaztiak hartu ditugu gai nagusi gisa, eta zenbait ekintza egin ditugu horren inguruan. Beste herrialdeetako jendearekin gure hizkuntzari, kulturari eta ohiturei buruzko informazioa trukatzea da asmoa. Oso interesgarria iruditzen zait.
|
Amparo Aranzabal
Nire ustez, ez da oso proiektu ona; gutxik izan dute Poloniara joateko aukera. Baina alde onak ere baditu, kanpokoak etorri zirenean, esaterako, oso ondo pasatu genuen gure hiria erakusten eta jende berria ezagutzen. Gainera, jarduera bereziak ere egin ditugu hegaztien gainean.
|
|
|
Ander Cid
Niri interesgarria iruditzen zait Sokrates proiektua. Jarduera politak egiten ditugu; adibidez, Plaiaundi parke naturalera joan ginen hegaztiak ikustera, eta gero, informazio horrekin, aurkezpenak egin genituen power pointean. Gainera, aukera ona da bidaia luze bat egiteko.
|
Maddi Rotaetxe
Gure ustez, oso egokia da Sokrates proiektua; beste herrietako pertsonekin hitz egiteko aukera ematen digu. Adibidez, laster posta elektronikoz proiektuko beste kideekin harremanetan jartzeko moduan izango gara. Ikasle guztientzat da proiektua.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|