Donostia auzoka
|
|
Sagueseko proiektuak
|
|
Sagueseko pasealekuan egiteko bost proiektu proposatu dituzte hainbat arkitektok. Hona hemen bost proiektuak:
|
|
Abalos & Herreros
Bost dorre eraikiko lituzkete, eta beharbada, hori da proiektuaren ezaugarririk esanguratsuena. Beirazko egitura bertikalak dira, izotz barren itxurakoak. Jorge Oteizaren klarion laborategia hartu dute oinarri gisa, eta dorreek batez beste hamabost solairu izango dituzte.
|
|
Astigarraga & Lasarte
Arkitektura proposamenaren ezaugarririk esanguratsuena goranzko eraikina da; mendi magaletik hurbil egongo da, hiriko eskultura erraldoi gisa.
|
|
Samaniego & Zuzunaga
Arkitektura proiektu honen helburua mendira egokitzea da. Horregatik, Ulia mendiaren maldan gora eraikin multzoa egin nahi dituzte, mendi itxura izateko moduan, ingurunera egokituta. Mendia bera eraikin bihurtuko dute, beraz.
|
|
Ramon & Ortiz de Zarate
Plazak mailadi handi bat du elementu nagusi gisa. Osagarri gisa, berriz, hiru mailatako eraikina; mendi magaletik irtenda jarriko dute, plazaren gainean, itsasora hurbiltzen dela. Hala, “hiriko ate” modukoa eratuko lukete, oinezkoek Sagues pasealekurantz jarraitzeko zeharkatu ahalko luketen atalase arkitektonikoa. Hotela eta talasoterapia jarri nahi dituzte bertan.
|
|
Sola Susperregi &
Ruiz Lasaca
Proposamen honen helburua espazio publiko eraiki gabea ahalik eta ondoen administratzea da, esparru hori gorantz ahalik eta gutxien hartuta. Proiektua etenik gabekoa da. Azken finean, plazako gune zabalaren hustasunaren eta alde eraikiaren arteko oreka lortu nahi dute.
|
Andrea Fuentetaja eta Amaia Etxarri
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|