euskaraz.net
Intxaurrondoko trenbidea

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 85 2007/03 »  Intxaurrondoko trenbidea



Donostia auzoka

Intxaurrondo Zaharrean trenbidea estaliko dute
Intxaurrondo Zaharrean, RENFEko trenbidea estaliko dute bi urte eta erdiko epean. Aspaldiko egitasmoa da; trenbidea estaltzeko proiektua 1979an aurkeztu zen udaletxean, baina oraindik ez da erabaki sendorik hartu. Izan ere, Intxaurrondo Zaharreko bizilagunak eta RENFE ez dira ados jarri.
Intxaurrondo Zaharreko bizilagunak, IZBE plataformaren partaideak, kexatzen dira zera nahi dutelako: Zubiaurreko bi aldeak ixtea 1.268 metro koadroko tokia lortzeko. Gainera, beren ustez, oso onuragarria izango litzateke estalki bikoitza. Horrela, estalitako goiko atalean aisialdiguneak eta abar egiteko aukera legoke, eta beheko atalean, berriz, aparkaleku gehiago egiteko. Bestalde, lan horietarako dirua lortzeko, aparkalekuak saltzea edo errentan jartzea pentsatu dute.

IZBEkoen adierazpenak

Intxaurrondoko Siustegi parkean egingo dute proiektua, Intxaurrondo Hegoan, Ikastetxe Publikoaren eta Donostiako saihesbidearen artean. CTSS autobus konpainiaren ondoan egitea pentsatu zuten, baina lursail mugatua denez, eta auzoaren bazter batean gelditzen denez, Siustegi parkean egitea hobetsi zuten.

RENFEkoek nahi dutena

RENFE enpresak, berriz, ez du hori egin nahi. Beste proiektu hau dute: goiko atalak 165 metroko lodiera izatea eta 3.980 metro koadroko luzera edukitzea. 40 aparkaleku egongo lirateke goiko atalean. Honek guztiak 10 milioi euroko kostua izango duela kalkulatu dute. Azkenean,

Udalaren erabakia

Eztabaida luzearen ondoren, azkenean Intxaurrondo Zaharrean egingo dena Udalak erabaki eta jakinarazi zien Intxaurrondoko bizilagunei eskutitz baten bidez, bi hizkuntzetan idatzita: euskaraz eta gaztelaniaz.

Hau egingo dute: 175 metro estaliko dituzte; luzera eta lodiera, berriz, 25 metro edo 30 metrokoak izango dira, hurrenez hurren. 10 milioi euroko kostua izango du, RENFEk kalkulatu zuenaren arabera.

Beste aldaketa batzuk

Eskutitz horretan, Intxaurrondon egingo diren beste hobekuntza batzuk ere azaltzen ziren, hala nola, Txaparrene parkean, trenbide ondoko parkean, hain zuzen, konponketak eta hobekuntzak egingo dituzte. Eta Intxaurrondo Hegoan, ikastetxearen ondoan, kiroldegia. Maria Auxiliadora

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena