euskaraz.net
Filmak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 85 2007/03 »  Filmak

Ikusitakoak

Noche en el museo
Zuzendaria: Shawn Levy
Aktoreak: Ben Stiller, Carla Gugino, Dick Van Dyke.
AEB: 105 minutu

Larry Daleyk lan berria du. Gauetan museoa zaintzea da bere egitekoa, baina lehenengo gauean bertan konturatuko da hango dena biziduna dela. Beldurrak jota dagoenez, lana utzi nahi du, baina, bere semea liluratzeko, bertan jarraituko du. Egoera zailean da, baina azkenean dena konpontzen da. Dibertigarria eta entretenigarria iruditu zaigu, gomendagarria.


Todas contra él
Zuzendariak: Betty Thomas.
Aktoreak: Jesse Metcalfe, Brittany Snow , Ashanti.
Komedia, AEB, 89 minutu

Kate leku askotan egondako neska da; edonora joanda ere, ikusezina bihurtzen da denentzat. Halako batean hiru neska ezagutuko ditu, mutil laguna dutenak. Hauek ez dakiten arren, hirurak John izeneko mutil berarekin dabiltza! Kate eta hiru neskak mutil horren aurkako mendekua egiten saiatuko dira. Asko gustatu zaigu filma, oso dibertigarria baita.


“Apocalypto”
Zuzendaria: Mel Gibson.
Aktoreak: Rudy Youngblood, Jonathan Brewer Raoul Trujillo
AEB, 139 minutu.

Film bikaina da. Gehien paisaiek harritu naute, paisaia izugarriak azaltzen baitira filmean. Nahiz eta hizkuntza arrotz batean hitz egin, primeran pasatu nuen pelikula ikusten. Mel Gibson zuzendariak iritzi txar asko jaso ditu filma dela eta, historialarien ustez, filmeko atalak oso odoltsuak eta bortitzak baitira. Hori egia bada ere, niri asko gustatu zait.

La Salle


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena