euskaraz.net
Musika

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 85 2007/03 »  Musika



Entzundakoak

Skalariak 1997-2002

Skalariak

Skalariak taldeak bilduma kaleratu du. Disko honetan taldearen abesti ezagunenak bildu dituzte, baina bestelako abesti bereziak ere badaude; esaterako, “Phoenix city” klasikoaren bertsio eta “Solo vivir” eta “S.R.K.” abestien bertsioa frantsesez eta italianoz. Abesti interesgarri horiez guztiez gain, DVDa ere badago lan honetan. “Street´s ska” izeneko DVDn taldearen unerik onenak jaso dituzte. Skalariak taldeko kideak ikus ditzakezu 1997tik 2002ra egindakoa hainbat kontzertutan: kalean Iruñeko San Ferminetan eginikoa, Mexikon eskainitakoa eta baita Suitzan ere. Ska musika maite dutenentzat bikaina.

Beldurra, mina, argia...

Keike

Keike taldeak rock indartsua egiten du. Gitarren pisua garrantzitsua da, baina Keike taldeak bi kontraste nagusi ditu. Alde batetik, Nerea abeslariak erabiltzen dituen ahotsaren bi kontzeptuak, batzuetan garratz eta zorrotz, besteetan goxo eta leun. Eta bestetik, musika eta ahotsaren arteko kontrastea. Keike taldearen bigarren diskoa da "Beldurra, mina, argia…", eta 2006ko urrian Mikel Santosek eta Iñigo Santosek Ondarroako Santos Records estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Oso disko interesgarria egin dute, eta rock gogorra gustuko baldin baduzu, ez galdu aukera.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena