euskaraz.net
Inkesta: zer nahiago gaua ala eguna?

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 86 2007/05 »  Inkesta: zer nahiago gaua ala eguna?

Iritzi-miritziak

Gustuko planaz galdezka
Ondorengo pertsonei gauaren eta egunaren artean zer nahiago duten galdetu diegu. Bai gauak, bai egunak, beren alderdi onak eta txarrak dituzte. Iritzi desberdinak jaso ditugu, baina bakoitzak baditu ber


Ander Rengel
DBH 2.A


Nik gaua nahiago dut, asteburuetan batez ere, oso giro ona egoten delako kalean. Eguna ere gustuko dut, baina batzuetan nahiko aspergarria iruditzen zait. Nire ustez, egunez baino gauza dibertigarriagoak egin daitezke gauez.
Mikel Ramos
DBH 3A


Nik gaua nahiago dut giro hobea izaten delako eta lagunekin festara joatea gustatzen zaidalako. Egunak ere baditu bere aldeonak, baina gaua dibertigarriagoa iruditzen zait, batez ere, jendea umore hobearekin ibiltzen delako.


Joana Zubia
DBH 4A


Nik gaua nahiago dut, lagunekin ateratzen naizenean egunez baino hobeto pasatzen dudalako. Jende berria ezagutzeko aukera gehiago izaten da, eta, horregatik, asko gustatzen zait gaua.
Jon Mikel Balerdi
DBH 3B


Eguna eta gaua atsegin ditut. Hala ere, gauez egiten diren gauzak egunez ere egin daitezke; adibidez, lagunekin hitz egin eta ondo pasa. Horregatik, eguna nahiago dudala esango nuke.


Ainara Iparragirre
DBH 2A


Nahiz eta ez naizen askotan ateratzen, nahiago dut gaua. Eguna ere gustatzen zait, gauza asko egin daitezke egunez, baina gauez kalean giro hobea egoten dela iruditzen zait. Nire adineko jendearekin egoteko, baita ligatzeko ere, gaua hobea dela uste dut.
Maider Hermosa
DBH 3A


Nik eguna nahiago dut, nahi dudana egiteko denbora asko dudalako. Egunean zehar gauza asko egin ditzakezu: lagunekin atera,kirola egin, hondartzara joan Honekin esan nahi dudana da egunez asko disfrutatzen dudala, eta horregatik nahiago dudala eguna.


Marta García
DBH 4A


Niri gaua gehiago gustatzen zait. Alde batetik, lagunekin ateratzen naizenean, oso ondo pasatzen dudalako eta, bestetik, lo egitea eta batez ere amets politak egitea gustatzen zaidalako.
Ander Labaka
DBH 3A


Egia esan,ez dakit zein aukeratu. Jaietarako, adibidez, gaua aukeratuko nuke, baina kirola egiteko eta beste gauza batzuetarako nahiago dut eguna. Ekintzaren arabera aukeratuko nuke bata ala bestea.


Aitor Bastida, Aitor Labaka, Maider Hermosa,
Nagore Mateos, Ander Labaka eta Arantxa Olasagasti


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena