Donostia auzoka
|
Lehen teila-fabrika, orain Tejeria kalea
|
|
Egia auzoan kale aski ezaguna dugu,baina litekeena da batek baino gehiagok ezjakitea bere izenaren jatorria zein den. Hona hemen aukera paregabea gure inguruko txokoak ezagutzeko!
Konkorrenea bidean hasten da eta, aurrena Egia kalearen paretik eta gero Karmengo Andre Mariaren paretik igaroz, Luis Martin Santos plazan amaitzen da, auzoan Plaza Handi izenez ezagutzen den lekuan. Kalearen hasieran egon zen teila-fabrikatik datorkio izena, eta1975eko apirilaren28an onetsi zuten.
1903an inauguratu zuten teila-fabrika, eta oraingo Egia, Tejeria, San Kristobal eta Konkorrenea kaleen artean zegoen. Berrogei metroko tximini bat zeukan fabrikak, sortutako kea botatzeko, eta gure auzoaren erreferentzia izan zen iraun zuen bitartean. Teila lauak eta adreiluak egiten zituzten. Teila laua egiteko behar zuten buztina Santiagomenditik eta Oialumetik (Astigarraga) lortzen zuten. Adreiluak egiteko behar zuten lehengaia, berriz, beren jabetzako Kapitan-enea, Konkorrenea eta Kullasenea harrobietatik ekartzen zuten.
Ondoren, burdin bide batetik igarotzen zen bagoitxo batean garraiatzen zuten lehengaia errotak elikatzeko.Errota haiek, gero, Eizmendi sagardotegia zegoen lekuan jarri zituzten, eta bertan birrintzen zuten buztina.
Ikatzez elikatutako lurrun-makina baten bidez sortzen zuten energia. Hasiera batean, idi-gurdiak erabiltzen zituzten garraiobide gisa.Gabino Urdanpilleta zen gurdi haien jabea,eta Luis Otaegi fabrikaren arduraduna. Biak auzotar ezagunak ziren. Teilak itsasoz ere garraiatu ohi zituzten,Galiziatik egiten zizkieten eskaera handiei erantzuteko. Fabrikan 40 bat langilek egiten zuen lan; gehienak Astigarrakoak ziren. Mende hasiera hartan, fabrikako giroa euskalduna zen erabat.
1932an, krisialdi handi baten ondoren, fabrika itxi behar izan zuten.Biltegian izakin gehiegi geratu zitzaien eta, biltegiratutako material hura saldu ondoren, berriro piztu zituzten labeak, 1936an behin betiko itxi zuten arte. Azkenik, Lucilo Fernandez txatar-biltzaileak erosizuen fabrika eta bertan zegoen guztia.
1961ean bota zituzten fabrika, barrakoiak eta bertako bulego guztiak. Tximinia, izan zen zutik geratu zen aztarna bakarra, baina 1962an eraitsi zuten.
|
|
Aitor ikastola, 5. maila.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|