euskaraz.net
Aitonaren ipuinak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 86 2007/05 »  Aitonaren ipuinak



Ikasleak idazle

Aitonaren ipuinak
Bazen behin Marian izeneko hamabi urteko neska bat. Ile eta azal beltzaranak eta begi marroixkak zituen. Marian Saharakoa zen.Adoptatu zutenez, Donostiara etorri zen aita eta ama berriekin bizitzera.

- Marian, goazen aitonaren etxera.

- Bai, bai.

- Kaixo aitona!

- Kaixo Marian! Badakizu zer daukadan zuretzat? Saharako gauza bat, argazki bat.

- Zer polita, aitona. Kontatuko al didazu istorioren bat?

- Bai, noski! Baserrian bizi zen mutiko baten istorioa kontatuko dizut. Bazen behin Nafarroako baserri batean hamar urteko mutiko bat, Jon izenekoa, bere aitona-amonekin bizi zena. Jonek ile marroixka zuen eta begi urdinak zituen. Oso alaia zen,eta ez zitzaion batere gustatzen goiz esnatzea ikastolara joateko, ezta ardiak mendira eramatea ere. Iratzargailua behar zuen esnatzeko, egunero berandu iristen zen ikastolara, eta irakasleak errieta egiten zion.Behin, ardiak mendira zeramatzala, ardi batek ihes egin zuen. Jon konturatu zenerako, ardia oso urruti zegoen, eta ezin izan zuen aurkitu. Orduan, erabat tristatu zen eta zuhaitz baten alboan eseri zen, pentsakor, ardia nora joan ote zen pentsatzen.

- Badakit, basora joango zen, hango iturrian ura edatera. Orduan, ardiak zakurraren babespean utzi eta basora joan zen ardiaren bila. Basora iritsi zenean, iturrira joan zen ea ardia hor zegoen begiratzera, baina han ez zuen ardiaren arrastorik aurkitu. Orduan, otso batek jango zuela pentsatu zuen, eta triste-triste aitonaren etxolara joan zen korrika batean. Aitonarengana iritsi zenean, sartu baino lehen, aitonari nola azaldu pentsatzen gelditu zen. Sartu zenean,aitona gazta egiten ari zen.

- Oso goiz zatoz, zerbait gertatu al da?

- Bai, horretaz hitz egitera etorri naiz: ardi batek ihes egin dit eta otso batek jan duela uste dut. Ez dakit zer egin.

- Ez dakit zertan pentsatzen aritu zaren! Joan oraintxe bertan bere bila eskopeta batekin eta,otsoarekin topo egiten baduzu, akaba ezazu.

- Ongi da, aitona. Segidan, eskopeta hartu eta basora joan zen otsoa akabatzera, korrika batean. Basoan, ardiaren txintxarria aurkitu zuen. Orduan, Jonek hartu eta bere poltsan gorde zuen. Ardiaren arrasto bat daukat! , pentsatu zuen bere artean. Jon otsoa akabatzera joan zen, baina otsokumeak ikusi zituenean, amarik gabe kumeak hil egingo zirela pentsatuta, lasai utzi zuen. Hala ere, bat-batean, ardia ikusi zuen eta poz-pozik aitonaren etxolara itzuli zen.

- Eta ipuina bukatu da, Maria.

Tirrin-tirrin!

- Aita eta ama etorri dira. Agur, aitona!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena