euskaraz.net
Piraguismoa: Olatz Alkorta

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 86 2007/05 »  Piraguismoa: Olatz Alkorta

Kirolak

Olatz Alkorta
"Piraguismoa egiten ikastolan hasi nintzen, eta 13 aldiz lehiatu naiz nazioartean"
Arantzazuko Ama Ikastolako ikasle ohia da, eta baita piraguista bikaina ere.
Zenbat urterekin hasi zinen?

Oso ondo gogoratzen ez banaiz ere, uste dut 12 urterekin hasi nintzela piraguismoa egiten, ikastolarekin ikastaro bat egin baikenuen.

Lehenengo aldiz, zein lehiaketatan hartu ze nuen parte?

Lehenengo aldiz Eskola Kiroleko lehiaketa batean hartu nuen parte.

Beste zein lehiaketetan hartu duzu parte?

Eskola kirolekoetan hasi, eta Euskadiko Txapelketetan, Espainiakoan, Europakoan, Mundukoan, eta abar. Azken sei urte hauetan, Espainiako selekzioko kide izan naiz, eta horrek Munduko sei Txapelketatan parte hartzeko aukera eman dit. Europako bi Txapelketatan ere aritu naiz. Horrez gain, Munduko bost Kopatan ere izan naiz. Ikusten du zuenez, asko bidaiatzen dugu.

Zein sari lortu dituzu?

Asko, hemen Euskal Herri mailan egindako txapelketetan ez ezik, Espainian eta nazioartean ere bai. Labur esateko, 13 aldiz lehiatu naiz nazioartean. Nazioarteko 7 domina eskuratu ditut; 3 urrezkoak, 2 zilarrezkoak eta beste 2 brontzezkoak. 14 bider Espainiako txapeldun izan naiz, 9 bider txapeldunorde eta beste 9 bider hiru garren postua lortu dut. Euskadiko Txapelketa askotan txapeldunorde ere izan naiz, eta Gipuzkoako txapelket tan ere antzera ibili naiz.

Egun zein lehiaketatan parte hartzeko ari zara prestatzen?

Aurtengo helburu nagusia Europako Txa pelketa izango da, baina Munduko Txapelketa ere gogoan dauka gu.

Noiz entrenatzen duzue?

Astelehenetan izan ezik, gainontzeko egun guztietan entrenatzen dugu Pasaiako portuan.

Zein taldetan hasi zinen? Talde berean jarraitzen al duzu?

Arraun Lagunaken hasi nintzen, baina orain Donostia Kayak KEko kide naiz.

Noizbait lehiaketaren bat utzi behar izan al duzu? Zergatik?

Bai, bi bider geratu naiz Txapelketa amaitu gabe. Biak Munduko Txapelketak izan dira, nire zorigaitzerako. Azken Munduko Txapelketan nire kideak min hartu zuen lasterketan eta ezin izan genuen amaitu. Zorionez, guztiz osatu da.

Bestea, berriz, Nazio arteko lehenengo Txapelketan gertatu zitzaidan. Orduan, bakarka nenbilen, korrika egitera ateratzeko unean ura husten ari nintzenean, atzetik zetorren Hegoafrikako neska batek ez ninduen ikusi, nire gainera jausi zen, eta piragua zapaldu eta hondatu egin zitzaidan. Horrelako gauzak ere gertatzen dira, eta halakoetan gaizki egindako gauzetatik ikastea besterik ez da geratzen.

Arantzazuko Ama Ikastolaz zein oroitzapen duzu?

Urte askoren buruan berriro bueltatu naiz, eta harrera ezin hobea egin didazue. Benetan oroitzapen onak ditut. Gaurko egonaldikoaren moduko asko eta asko (azterketak ez, baina bai irteerak, giroa, eta abar).

Hedabideen aldetik laguntza handia jasotzen al duzue?

Piraguistaren ba ten berri izan duzue inoiz? Ez, ezta? Ez da izango euskal piraguistek emaitza onak lortzen ez dituztelako, gainera. Munduko zein Europako txapeldun bat baino gehiago dauzkagu Euskal Herrian. Hala ere, horrelako elkarrizketa atseginen bat edo beste izateko aukera eman didate.

Orain datorkit gogora ikastolako irakasle batek behin esan zidana, Olatza, noizbait hedabideetan ikusiko zaitugu, eta hara! Ikastolak berak eskaini dit aukera hori. Eskerrik asko.

Nerea Mora








Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena