Teknologia berriak
|
Aro berriko gaixotasunak
|
|
Adituek ondorioztatu dutenaren arabera, Interneteko erabiltzaileek eta bideo-jokoekin
jolasten diren gazteen % 30ek mendekotasuna garatzen dute, eta adituen (psikologoa) laguntza behar izaten dute.
Garatzen diren ohiko gaixotasunak haurren hiperaktibitatea, nortasun aldaketak, jokoarekiko mendekotasuna eta Internetekiko mendekotasuna dira.
Hori dela eta, adituen esanetan, arazoa duen pertsonak 8 urte inguru dituenean diagnostiko bat egitea komeni da, hilabete gutxitan arazoa konpon baitaiteke. Gerorako utziz gero, egoera larritu eta arazoa kroniko bihur daiteke.
Hodei Jauregi
|
|
|
Euskal Encounter 15
|
Zer da? Informatikazale eta informatikarien topaketa dugu Euskal Encounter. Bertan, hainbat lehiaketa egiten dira informatika eta ikus-entzunezko teknologien arloan; adibidez, programazio hizkuntza desberdinak erabiliz aurkezpenak egitea, 3D animazioak, bideo garapenak, musika kudeaketa ordenagailu bidez, eta abar. Topaketa honek iraun bitartean, hitzaldi desberdinak izaten dira bertan, teknologia berriak eta ordenagailuentzako gailuak (hardware), erabiltzaileentzako programa desberdinak (software), eta abar.
Aurtengoa 15. topaketa izan da, eta jokoek izan dute arrakastarik handiena. Internet eta sarearen garapenak, sarean jokatzeko jokoak modan jarri dira, eta jokalariei munduko beste edozeinekin jokatzeko aukera ematen zaie. Aurten Bilbon egingo da topaketa, Barakaldon (BEC: Bilbao Exhibition Center), eta gutxi gorabehera 4.000 lagun bilduko dira, ekitaldietan parte hartu, beren artean jokatu eta Interneten bidez hainbat gauza jaisteko. Informazio gehiago nahi baduzue, sartu webgune honetan: www.euskal.org/eu
Asier Marqués eta Igor Rodriguez
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|