euskaraz.net
Txisteak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 86 2007/05 »  Txisteak

Txisteak

t x i s t e a k
Eliza batean topo egin zuten ingeles batek, holandar batek eta euskaldun batek. Puzker lehiaketa bat egitea pentsatu zuten. Hala, ingelesak puzkerra botatakoan, lanpara puskatu zen. Holandarrak, berriz, kristalak apurtu zituen. Azkenik, euskaldunak bota ondoren, Jesusek eskua sudurrera eraman zuen.


Matematikako irakasleak Arantza arbelera atera zuen, galdera praktiko batzuei erantzun ziezaien:

-Ea, Arantza. Praketako poltsiko batean 500 euro daude, eta bestean 600...
-Barkatu, andereño. Beste norbaiten prakak jantzi ditut orduan!.


Bi baserritarrek topo egiten dute mendian:

- Nora zoaz? –galdetzen dio Patxik.
- Marrubiei ongarria botatzera –erantzuten dio Jonek.
- A, ba niri esnegainarekin gustatzen zaizkit.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena