euskaraz.net
Jokoak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 86 2007/05 »  Jokoak



Aisialdia: jokoak

Flow
(Urban Dance Uprising)

Dantzari buruzko jokoa da. Modu asko daude jolasteko. Batean, dantzatuz eta geziei ondo emanez, pertsonaiak, arropa, musika eta lekuak lor daitezke. Bestean, lortutako leku eta pertsonaiekin libre moduan jolasten da edo pertsona gehiagorekin ere norgehiagokan aritzen zara. Oso joko dibertigarria da eta beti mugimenduan zaude!

NHL 07

NHL 07 hockeyko joko zoragarria da, eta aurreko bertsioek zituzten arazoak konpondu dituzte. Beste kiroletako joko gehienek eskaintzen dituzten gauzak ditu honek ere. Nire iritziz, grafikoak oso onak dira. Oro har, jostagarria da, agian gauzarik okerrena maneiatzeko duen zailtasuna izan daiteke. Hala ere, tresna bikaina da eta oso entretenigarria.

SmackDown vs Raw 2007

Joko honetan borroka libreko pertsonaia famatuak azaltzen dira. Horien bitartez kolpeak eman eta giltzak eta trikimailuak egin daitezke. Jokatzeko modu asko daude: bakarrik, indarrak neurtzen, jende gehiagorekin edo online (Interneten bidez). Grafiko, soinu eta efektu paregabeak ditu. SmackDown vs Raweko azken jokoa da, eta hain erreala da, non, niri iritziz, borroka jokorik onena baita.

Axular lizeoa


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena