euskaraz.net
DVDak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 86 2007/05 »  DVDak



Aisialdia: DVDak

Separados (the break-up)

Gizon batek (Vince Vaughn) eta emakume batek (Jennifer Aniston) beisboleko partida batean ezagutzen dute elkar, eta handik gutxira ezkondu egiten dira. Neska (Brooke) nazkatuta dago bere senarrak (Gary) ez duelako ezer egiten harremana ongi joan dadin. Errieta dexente izan ondoren, bikoteak erabaki garrantzitsu bat hartu beharko du… Zer gertatuko da? Hori jakiteko, pelikula ikusi beharko duzue. Pelikula ez da beste munduko gauza, baina entretenigarria da.

Amaia de la Maza



Poseidon

Poseidon itsasontzi batean filmatuta dago. Bat-batean, gidariek olatu erraldoi bat datorkiela abisatzen dute. Olatuak itsasontziari bira ematen dio. Jende guztia egongela nagusian biltzen dute, baina batzuk irten egingo dira irtenbide baten bila. Horrela, hainbat abentura eta erronka biziko dituzte. Batzuk bidean geldituko dira, baina beste batzuk onik irtengo dira! Pelikula hau abentura eta akzioa gustuko dituztenentzat da. Merezi du ikustea, olatu erraldoiarengatik, batez ere!

Judit Aizpuru



King Kong

Carl Denham zinemagileak uharte ezezagun batera jo du film bat errodatzera, eta uhartea aurrehistoriako animaliez josita dago. King Kong gorila erraldoia da lur ezezagun hartako kreaturarik harrigarriena. Zinemagile maltzurrak gorila erraldoiak emakume batekiko sentitzen duen maitasuna erabiliko du King Kong kaiolatu eta New Yorkera eramateko. Efektu berezi ikusgarriak ditu. Pelikula atsegin eta entretenigarria da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena