euskaraz.net
Lau urtaroak

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 87 2007/06 »  Lau urtaroak

Ikasleak idazle

Lau urtaroak
Udazkena:

Udaberriak neguari
udak udaberriari
udazkenak udari
eta neguak udazkenari
urteroko kateari jarraituz.
Haize hotza ekartzen duena,
dena tristatzen duena,
paisaia freskatzen duena.
Zu beti izango zara,
neguaren laguna
Negua:

Oi! Negua!
Zer egin zu gabe?
Zure elurra dugu paregabe!
Zer egin zu gabe nire bufandarekin?
Elurra, umeen jokoa,
batzuetan oso ona,
besteetan arriskutsua.
Zu gabe ez genuke oporrik,
ezta Olentzero eta erregeen oparirik,
zu gabe ez genuke elurrezko panpinarik.
Udaberria:

A zer ederra!
Arrosa gorri bat bezain alaia!
Zu etortzen zarenean,
denok maitemintzen gara.
Zu zara maitasuna,
denok ongi sentiarazten gaituena.
Nire urtarorik gogokoena,
munduko pertsonarik alaiena sentiarazten nauena.
Txio-txio! txoriek aurrena,
bzzzz! erleek hurrena,
pozten digute barrena.
Uda:

Fiu-fiu-fiu!
Donostiako su festak.
Zu uda, pertsonen alaitasuna,
denok pozten gaituzuna.
Beti festarik festa
beti toki batetik bestera,
beti korrika, saltoka.
Zu zara urtarorik alaiena.
Hondartzara eramaten gaituena.
Eider Boneta

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena