euskaraz.net
Ikasleak idazle: Zuretzat

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Educación »  Prensa escolar: Auzoka »  Auzoka 87 2007/06 »  Ikasleak idazle: Zuretzat



Ikasleak idazle

Zuretzat
O! Ene lur maitea

Zu zaude bizitzaz betea.
Zuk maitasun gozoa ematen diguzu.
Eta guk zuri osasuna kentzen dizugu.
ZERGATIK ote da bizitza lurrean?
ZERGATIK bizi gara denak?

Zu gure ama bezalakoa.
Zu gure ama lurra.
Zu zara gure babesa,
zaintzen gaituzuna.
Guk, ordea,
etxeak egiten ditugu basoetan.

Goizean esnatzen naizenean,
pentsatzen dut...
ZERGATIK gudak?
ZERGATIK guk?
Gure basoak hiltzen
Gure basoak hiltzen
Gure basoak zureak dira.
Guk kentzen dizkizugu, ordea.

Bakarrik sentitzen bazara,
deitu eta zainduko zaitut.
Bakarrik sentitzen banaiz,
zurekin egon nahi dut.

Munduan ez gara ezer.
Mundua ez da ezer.
Erlojuetan denbora pasa ahala,
zure osasuna okertzen doala
konturatzen naiz nire ohean
eseri eta olerki hau idazten dudan bitartean. Behatzekin egin nahiko nuke
TXAS! TXAS!
zure basoek, ibaiek, mendiek, itsasoek
jaioberriak balira bezala
bizitza berri luze bat dezaten has.
Baina nik bakarrik ezin dut hori lortu.
Nahi dudan arren,
ezin dut hori lortu.

Barkatu,
barkatu denon izenean,
guztien izenean,
barkatu, gure lur maitea,
min egin dizutenen izenean.
Hala ere, espero dut...
ttipi-ttapa! ttipi-ttapa!
igotzea zure irribarre zoriontsura daraman aldapa
Baina hau da nire arazoa...
Noiz ikusiko ote dudan
Zure irribarre gozoa

Maritxu Eizagirre


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena